Robert Hossein

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Robert Hossein.

Robert Hossein (Paris, Frantzia, 1927) antzezlea eta antzerki-zuzendaria da. Polizia-filmak egin eta antzeztu zituen: Les salauds vont en enfer (1956); Toi, le venin (1959). Angélique (1964-1968) sailarekin lortu zuen, ordea, arrakasta. Antzerkiari dagokionez, zuzendari gisa aipagarriak ditu: Potemkine (1975), Pas d'orchidées pour miss Blandish (1977), Danton et Robespierre (1979) eta Angélique lanaren egokitzapena (1994). Misérables (1982) lanaren egokitzapen batekin itzuli zen zinemara, eta, ondoren, Le Caviar rouge (1986) egin zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Hossein Aldatu lotura Wikidatan