Roboam
Wikipedia(e)tik
Roboamen ozarkeria, Hans Holbein Gaztea.
Roboam Judako lehen erregea izan zen, K. a. 931-915 urteetan; Salomonen semea zen.
Biografia [aldatu]
Hamar leinuen banaketa eragin zuen erregearen tiraniak. Herriak Roboamen Lehen ministroa zen Jeroboami zergak murrizteko eskatu zion; hark, ordea, ez zuen onartu. Matxinatu egin ziren iparraldeko biztanleak eta Jeroboam izendatu zuten beren errege. Roboamek, ordea, Judako leinua eta hegoaldeko lagunak bere mende gorde zituen. Horrela sortu ziren Israel eta Judako erresumak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.