Romero-Etxabe-Asuatarren jauregia
Romero-Etxabe-Asuatarren jauregia | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Getariako hiri historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Getaria |
Koordenatuak | 43°18′15″N 2°12′15″W / 43.30427°N 2.20407°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XIX. mendea |
Arkitektura | |
Ondarea | |
EJren ondarea | 15 |
Romero-Etxabe-Asuatarren jauregia Gipuzkoako Getaria udalerrian dagoen jauregi bat da. Getariako Alde Zaharran dago, Elkano kaleko 37. zenbakian. Asuenekoa etxearen alboan dago, behinola biak ere Asua leinuaren jabetzakoak izanak. Hego-ekialdeko izkinan, Elkano kalera begira dagoenan, Asuatarren armarri nabarmena ikusgai du.
XVII. mendearen erdialdean leinu honetako senidea eta sortzez getariarra zen On Pedro Etxabe Asuk nazioarteko itsas merkatzan errol nabarmena bereganatu zuen. Limako zaldun nagusia zen bere osaba Juan Ramus Asuren Sevilla hiriko agentea izan zen, eta gainera XVI. mendetik jardunean zeuden Etxabetarren negozioak ere jarausi zituen: ontziolak, Ternuako espedizioak eta Ameriketako merkataritza.
Bestalde, Pedro Etxabe Asu gizasemea Joan Sebastian Elkano getariar itsasgizon ospetsuari estuki lotua ere badago, 1671an omenez San Salbador elizan dagoen hilarria ordaindu baitzuen.