Asuenekoa etxea

Koordenatuak: 43°18′16″N 2°12′14″W / 43.30437°N 2.20401°W / 43.30437; -2.20401
Wikipedia, Entziklopedia askea
Asuenekoa etxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Getariako hiri historikoa
Asuenekoa etxearen irudia, begiraleku edo leiho orlegiak dituen eraikina.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaGetaria
Koordenatuak43°18′16″N 2°12′14″W / 43.30437°N 2.20401°W / 43.30437; -2.20401
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
Ondarea
EJren ondarea65

Asuenekoa etxea Gipuzkoako Getaria udalerrian dagoen dorretxe edo eraikin bat da. Getariako Alde Zaharran dago, Elkano kaleko 39. zenbakian, Romero-Etxabe-Asuatarren jauregiaren alboan eta San Salbador elizatik hurbil.

Asu leinuaren jatorrizko dorretxea da. Erdi Aroko jauntxoen eraikinetako ohiko arkitektura elementuak gorde ditu: gezileihoak, galeriak edo zur balkoiak sostengatuko luketen harrizko modiloikoak, dobeladun arkuak...

XVII. mendearen erdialdean leinu honetako senidea eta sortzez getariarra zen On Pedro Etxabe Asuk nazioarteko itsas merkatzan errol nabarmena bereganatu zuen. Limako zaldun nagusia zen bere osaba Juan Ramus Asuren Sevilla hiriko agentea izan zen, eta gainera XVI. mendetik jardunean zeuden Etxabetarren negozioak ere jarausi zituen: ontziolak, Ternuako espedizioak eta Ameriketako merkataritza.

Bestalde, Pedro Etxabe Asu gizasemea Joan Sebastian Elkano getariar itsasgizon ospetsuari estuki lotua ere badago, 1671an omenez San Salbador elizan dagoen hilarria ordaindu baitzuen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]