Rwenzori

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rwenzori mendiak Fort Portaletik hegoalderantz.

Rwenzori (1980 arte, Ruwenzori izena erabili zen) edo Ilargiaren mendiak[1] Erdialdeko Afrikako mendilerroa da, Uganda eta KEDaren arteko mugan kokatuta. Kilimanjaro eta Kenya mendiekin batera, bere mendirik altuenak elur-iraunkorra duten Afrikako mendi bakarrak dira. Batzuen ustez, Rwenzoriak Klaudios Ptolemaiosen "Ilargiaren mendiak" dira.

Mendilerroak 120 km luzera eta 65 km zabalera ditu. Sei mendikotetan banatuta dago:

Eskualdea hezea da oso eta normalean mendiak hodeiz beteta daude. Ia mendilerro gehiena Gizateriaren Ondarea da eta bi parketan banatuta dago: Ugandako Rwenzori Mountains National Park eta Kongoko Errepublika Demokratikoko Parc National des Virunga.

Rwenzori ikusteko lehendabiziko europarra Henry Morton Stanley zen, 1889an. Lehenengo igoera 1906an Abruzziko kondeak egin zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rwenzori Aldatu lotura Wikidatan