Homo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Holozoa

Homo
Fosilaren garaia: Pleistozeno-gaur egun

Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Primates
Familia: Hominidae
Leinua: Hominini
Azpileinua: Hominina
Generoa: Homo
Linnaeus, 1758
Espezie tipoa
Homo sapiens
Linnaeus, 1758
Espezieak

Homo gaur egungo gizakiak eta bere ahaiderik gertukoenak barnebiltzen dituen Primate hominidoen generoa da. Generoa orain dela 2,3 edo 2,4 milioi urte sortu zela uste da, Australopithecus arbaso batetik, ziurrenik Homo habilisen antza zuen izakiren bat. Uste denez Homo habilis litzateke Australopithecus garhiren zuzeneko oinordeko bat, orain dela 2,5 milioi urte bizi izan zen animalia bat. Bi espezieen arteko desberdintasunik handiena burmuin kapazitatearen areagotzea izan zen, 450 cctik 600 cc.ra. Homo generoan garun bolumena berriro bikoiztu zen Homo heidelbergensisean, orain dela 600.000 urte bizi izan zena. Hala ere 2010eko maiatzan Homo gautengensis izeneko espeziea aurkitu zen, oraindik zaharragoa litzatekeen espezie bat.

Homoren sorrera Olduvaiko industriaren sorrerarekin bat egiten du eta beraz, definizioz, Behe Paleolitoaren hasierarekin. Hala ere Etiopian aurkitutako hainbat ebidentziek esaten duten orain dela 3,39 miloi urteko harrizko tresnak ere badirela. Homoren hasierako pausoak Kuaternarioko glaziazioarekin batera eman ziren.

Homo sapiensa ezik, espezie guztiak desagertu dira jada. Homo neanderthalensis, tradizionalki azken ahaide gisa ezagutu dena, orain dela 24.000 urte inguru desagertu zen. Orain dela gutxi deskribatu den beste balizko espezie bat, Homo floresiensis, 2003an aurkitua, orain dela 12.000 urte desagertu zela dirudi. Denisovan aurkitutako Homininia, 2010eko martxoan, beste arbaso baten aurrean koka gaitzake.

Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie batzuen estatusa (Homo rudolfensis, H. ergaster, H. georgicus, H. antecessor, H. cepranensis, H. rhodesiensis eta H. floresiensis) oraindik eztabaidagai da. H. heidelbergensis eta H. neanderthalensis harreman estua dute elkarrekin, eta biztuetan H. sapiens espeziaren azpiespezietzat hartzen dira. Orin dela gutxi, Vindija leizeko Neanderthal gizaki baten ADN nuklearra sekuentziatu da, eta H. sapiens ADNarekin erkatuz alelo eratorrien %30 bien leinukoak direla baieztatu da. Sekuentzia handi honek bien espezieen arteko harremana adieraz dezake[1].

Espezie hauen artean daude:

  • Homo habilis. Orain dela bi milioi urtetik milioi eta erdi urtera bitartean bizi izan zen. Hominido edo giza antzeko mota bat baino gehiago bizi izan zen garai hartan Afrikako ekialdean. Etiopian, Kenyan eta Tanzanian aurkitu dira haien aztarnak, baina, itxura denez, Hegoafrikan eta Asiako hego-ekialdean ere bizi ziren. Txikia (1,2-1,5 m garai) baina oso azkarra zen, eta ez zuen australopitekoak bezain aurrera irtena masail hezurra. Hark baino bolumen handiagoko burmuina zuen (800 cm³ inguru), eta gai zen zenbait tresna sortzeko.
  • Homo erectus. Zutik ibiltzeko gai zena. Orain dela 1,6 milioi urtetik 200.000 urtera bitartean bizi izan zena. Afrikan (Tanzanian, Hegoafrikan eta Aljerian), Europan (Alemanian, Espainian, Frantzian, Grezian eta Hungarian) eta Asian (Javan eta Txinan) aurkitu dira haren aztarnak. Gaur egungo gizonaren antz handia zuela uste da, tamainaz txikiagoa bazen ere (1,6 m inguru). Burmuina 950-1.200 cm³ inguru bolumenekoa zuen; masail hezurretan eta bekainetan, berriz, tximinoen antz handiagoa zuen. Gai zen lantzak, aiztoak eta beste hainbat tresna zurez, harriz nahiz hezurrez egiteko. Sua janaria prestatzeko erabili izanaren aztarnak ere aurkitu dira.
  • Homo sapiens. Hominidoen familiako Homo generoko espeziea, gizon modernoaren aitzindaritzat hartua. Duela 400 bat mila urtekoak dira aurkitu diren homo sapiens-aren aztarna zaharrenak. Berezitasun asko ditu aurreko hominidoekin, bai gorputzari dagokionez eta baita ohiturei eta bizimoduari dagokienez ere; gaur egungo gizonaren antzeko itxura zuen; bi zangoen gainean egon eta ibiltzeko gauza zen, garuna 1.350 cm³-koa zuen, hortzak txikiak, eta burua aurreko hominidoak baino biribilagoa. Komunikatzeko hizkuntza erabiltzen hasi zen lehenengo hominidoa da. Oso teknika aurreratua erabili zuen; harrizko eta hezurrezko tresna bereziak egiten zituen, ehizarako teknika berriak asmatu zituen, etab.
    • Homo sapiens "Cro-Magnon". Pleistozeno garaiaren bukaera aldetik gaur artekoa, orain dela 35.000 urtez geroztik mundu guztian zabaldu dena. Frantziako erdialdean eta beste hainbat lekutan aurkitu diren marrazkiek erakusten dutenez, hasierako garai hartatik oso jakintza zabaleko gizona zen. Tribuetan bizi zen, landare gaiak gordetzen ikasia zen, baina ehizatik eta arrantzatik bizi zen nagusiki. Dirudienez, azienda zaintzen, aterpeak eraikitzen eta jantziak egiten ere ikasia zen. Orain dela 10.000 urte inguru hasi zen animaliak hezten eta lurra eta landareak lantzen.
  • Homo neanderthalensis. Alemaniako Neander ibaiaren inguruan 1856an aurkitu ziren hezurdurengatik eman zitzaion izen hori. Gibraltarren, Afrikako iparraldean, Ekialde Hurbilean eta Asiako erdialdean ere aurkitu dira geroztik haren fosilak. 250.000 urtetik 30.000 urte ingurura bitartekoak dira. Pleistozeno garaiko azken izotzaldiaren ondorenean izan bide zuen zabalkunderik handiena. 1,7 m inguru garai zen, gorputzez trinkoa, sudur zapala eta bekainalde sendoak zituena. Gaur egungo gizonak baino bolumen handiagoko burmuina zuen, 1.400 cm³-koa. Modu askotako tresneria erabiltzen zuen eta erlijio erritu batzuk ere bazituen bere ohituren artean; besteak beste, hilei lur ematekoa eta harpetako hartza gurtzekoa.
Comparative table of Homo species
Species Noiz (Ma) Non Tamaina Pisua Garun kapazitatea (cm³) Fosila Aurkikuntza / izenaren argitalpena
H. antecessor 1.2 – 0.8 Iberiar penintsula 1.75m 90kg 1.000 2 lekutan 1997
H. cepranensis 0.5 – 0.35 Italiar penintsula 1.000 1994/2003
H. erectus 1.8 – 0.2 Afrika, Eurasia (Java, Txina, India, Kaukasoa) 1.8m 60kg 850 – 1.100 Ugari 1891/1892
H. ergaster 1.9 – 1.4 Ekialdeko eta Hegoaldeko Afrika 1.9m 700–850 Ugari 1975
H. floresiensis 0.10 – 0.012 Indonesia 1.0m 25kg 400 7 banako 2003/2004
H. gautengensis >2 – 0.6 Hegoaldeko Afrika 1.0m Banako 1 2010/2010
H. habilis 2.3 – 1.4 Afrika 1.0–1.5m 33–55kg 510–660 Ugari 1960/1964
H. heidelbergensis 0.6 – 0.35 Europa, Afrika, Txina 1.8m 90kg 1.100–1.400 Ugari 1908
H. neanderthalensis 0.35 – 0.03 Europa, Mendebaldeko Asia 1.6m 55–70kg 1.200–1.900 Ugari (1829)/1864
H. rhodesiensis 0.3 – 0.12 Zambia 1.300 Oso gutxi 1921
H. rudolfensis 1.9 Kenya 700 2 lekutan 1972/1986
H. sapiens idaltu 0.16 – 0.15 Etiopia 1.450 3 burezur 1997/2003
H. sapiens sapiens (gizakiak) 0.2 – egun Mundu osoan 1.4–1.9m 50–100kg 1.000–1.980 Oraindik bizirik —/1758

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Homo Aldatu lotura Wikidatan
  1. Biological Anthropology: 2nd Edition. 2009. Craig Stanford et al.