Salas y Gómez uhartea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Salas y Gómez uhartea

Salas y Gómez uhartea[1] (gaztelaniaz Isla Sala y Gómez) biztanlerik gabeko txiletar uhartea da, Ozeano Bareko hego-ekialdean kokaturik.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salas y Gómez uhartearen mapa

Uhartea Txileko kontinenteko kostaletik 3.220 km mendebalderantz, Desventuradas uharteetatik 2.500 kilometrotara eta Pazko uhartetik 415 kilometrotara ekialderantz kokatzen da, Polinesiako ekialdeko muturra izaki.

Administratiboki, Pazko uhartearekin batera Pazko uhartearen udala sortzen du Pazko uhartearen probintzian eta Valparaisoko V. eskualdearen barruan dagoena.

Uhartea, itotako-sumendia da eta bi arroka nagusi ditu:

Arrokak lotzeko, 30 metroko zabalerako istmoa dago. Guztira, 2,5 km² azalera eta 700 metroko luzera ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharteak ez du inoiz biztanlerik izan. Hala ere, Pazko uharteako kondaira baten arabera, Rapa Nuiak hara joaten ziren txorien arraultza eta lumen bila. Rapa Nuiz uhartea, Motu Motiro Hiva edo Manu Motu Motiro Hiva, (euskaraz "Hivara bidena dagoen txoriaren uhartetxoa") izena zuen.

1793an José Salas Valdés espainiarrak uhartea aurkitu eta 1805ean José Manuel Gómezek esploratu zuen. Gero 1805ean, 1806an, 1817an, 1825ean, 1875ean eta 1917an esploratua izan zen.

1808an, Txilek uhartearen jabetza aldarrikatu zuen eta 1966an Pazko uhartearen probintzian sartu. Gaur egun, itsas-erreserba da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Salas y Gómez uhartea

26°28′S 105°28′W / 26.467°S 105.467°W / -26.467; -105.467