Pazko uhartea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Pazko uhartea

Pazko uharteko bandera
Bandera
Pazko uharteko armarria
Armarria
Estatua TxileTxile
Hiriburua Hanga Roa
Herritarra Rapa Nui, pascuense
Izen ofiziala Isla de Pascua (es)
Rapa Nui (rap)
LocationEasterisland.png
Azalera
163,6 km²
Gobernua Txileko lurralde berezia
Biztanleria
Dentsitatea
3.791 (2002)
23,17 bizt/km²
Ordu eremua UTC-6

Pazko uhartea[1][2] (gaztelaniaz Isla de Pascua; Rapa Nuieraz: Te pito o te henua) Polinesian dagoen txiletar uhartea da, Ozeano Barearen erdian kokaturik. 163,6 km² azalera du eta 3.837 biztanle, gehienak Hanga Roan, hiriburu eta herri bakarra.

Administratiboki, Juan Fernández uharteekin batera Txileko estatu bereziko bi lurralde bereziak dira. Hala ere, oraindik Valparaíso eskualdean dagoela kontsideratzen da.

Pazko uhartea garrantzi turistikoa du, bertoko rapa nuik eginiko moai harri-iruditzarrak ikusteko. UNESCOk 1995ean Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartearen ohiko izena Rapa Nui da, Tahitiko antzinako biztanleen hizkuntzan uharte handia esan nahi duena. Atzerritarra izan arren, horixe zen rapa nuik erabilitako izena.

Bertoko Rapa Nuiz uhartearen izena Te pito o te henua (euskaraz "Munduko zilborra") edo Mata ki te rangi (euskaraz "Zerurantz begiratzen duten begiak") dira. Gero Rapa Nui uharteari deitzeko ez ezik, bertoko tribuari eta hizkuntzari deitzeko ere erabili zen.

Pazko uhartea izena Jacob Roggeveen nederlandar itsas-gizonak jarri zion 1722ko apirilaren 5ean, egun hura Pazko Igandea zenez. Pasen nederlanderaz Pazkoa delako eta horixe baita izen "nazioartekoa". Bertokoek bere burua pazkoartzat (gaztelaniaz pascuense) dute.

Espainiarrek Isla San Carlos (euskaraz San Karlosko uhartea) izena jarri zioten, Espainiako Karlos I.aren omenez.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moaia Ahu Tahain

Kondairak dio rapa nuiak Hiva izeneko uharte batetik zetozela (zientzialarien ustez Polinesiatik etorriak dira) eta lehendabizko ariki (erregea) Hotu Matu'a zela IV. mendearen inguru.

Rapa nuiek krisialdi larriak bizi ziren XVII. eta XVIII. mendeetan. Hori zela eta moai eraikitzeari utzi eta Tangata manu (txori-gizona) erritual berria sortu zen, manu tara txoriaren lehen arraultza lortzen zuena urte osorako buruzagi bihurtu zen.

Gero europarrak uhartea bisitatu zuten, tartean James Cook eta Jean-François de La Pérouse. 1859 eta 1863 artean, esklabistek 2.000 uhartetar harrapatu zituzten. Honek sazerdoteen desagerpena suposatu zuen (eta hauekin batera rongo rongo Polinesiako idazkera bakarraren desagerpena). Europarrek ekarritako gaixotasunek 110 biztanle utzi zituzten 1877an. Gero Policarpo Toro txiletar kapitainak eta Tahitiko Salmon anaiek, Dutrou-Bornierrek eta John Branderrek uharte osoko lurrak erosi zituen (berez saldu ezinak zirenak).

1888ko irailaren 9an, Txilek eta Atamu Tekena rapa nuien buruzagiak ituna sinatu zuten. Idatziak gaztelaniaz Txileri subiranotasunaren lagatzeaz hitz egin arren, Rapa Nuiz "mau te hoa kona" kontzeptuaz (euskaraz "bertoko laguna" edo protektoratua) hitz egiten zuen.

Pazko uhartearen mapa

Itunaren ondorioz, bertokoek ezin zuten uhartea utzi eta ez ziren Txileko hiritarrak 1966 arte.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pazko uhartea Txileko kontinentetik 3.526 kilometrotara dago. Gainera, uharteak Pitcairn uharteak 2.075 km mendebalderantz eta Papeete 4.251 kilometrotara ditu.

Pazko uharteak triangelu itxura du, hiru aldeak 16, 18 eta 24 kilometrokoak izanik. Angelu baikotzean sumendi bat dago. Uharteko lekurik altuena 539 metrotako Maunga Terevaka da.

Aldean zenbait uhartetxo ditu, hala nola Motu Nui, Motu Iti eta Motu Kaukau (hego-ekialdean), Motu Tautara (ekialdean) eta Motu Marotiri (mendebaldean). Pazko uhartearen herri bakarra eta hiriburua Hanga Roa da.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pazko uharteak 5.034 biztanle ditu (rapa nui edo pazkoarrak). Hizkuntza ofizialak gaztelania eta Rapa Nui hizkuntza dira.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Pazo uhartea)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 36 37 34 31 31 27 27 29 31 33 36 37 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 25 26 25 24 22 21 20 20 21 21 22 24 22.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 15 16 7 3 10 7 9 7 10 7 12 3 '
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 21 21 21 20 18 17 16 16 16 16 18 19 18.3
Iturria: [3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pazko uhartea Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 27°7′10″S 109°21′17″W / 27.11944°S 109.35472°W / -27.11944; -109.35472