San Cebrián de Mazote

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

San Cebrián de Mazote

 Gaztela eta Leon
Izen ofiziala San Cebrián de Mazote
Estatua
Erkidegoa
Probintzia
Eskualdea
 Espainia
 Gaztela eta Leon
Banderaprovvalladolid.svg Valladolid
Montes Torozos
Alkatea Desiderio Pérez Gutiérrez
Koordenatuak

41°41′00″N 5°09′00″W / 41.68333°N 5.15000°W / 41.68333; -5.15000Koordenatuak: 41°41′00″N 5°09′00″W / 41.68333°N 5.15000°W / 41.68333; -5.15000

Mapa de San Cebrián de Mazote.svg

San Cebrián de Mazote non dagoen adierazten duen Espainia-ko/-go/-eko mapa
San Cebrián de Mazote
Eremua 35,48 km2
Distantzia 63 km Valladolidera
Postakodea 47129
Biztanleria 183 bizt (2012)
Dentsitatea 5,16 bizt/km²


San Cebrián de Mazote Valladolideko udalerria da, Montes Torozos eskualdean dagoena.

2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 178 biztanle zituen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri honen jatorria komunitate erlijioso batean datza, mozarabiar kristauek fundatu zutena IX. mendean Al Andalusetik alde egitean, Alfontso III.aren konkistak aprobetxatuz. 915 urtean komunitateta guztiz eratuta zegoela monasterio mozarabiar baten inguruan. Gaur egun bere elizak irauten du eta X. mendearen Espainiako garrantzitsuenetariko bat da. Urte hartan San Cebrianeko fraideek, Martin abadeak zuzenduta, zenbait lur batzuen gainean eta Sanabrian arrantza egiteko eskubideak lortu zituzten. Hauek San Martín de Castañeda monasterioaren jatorria izan ziren.

Elementu geografikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bajoz ibaiak zeharkatzen du herria
  • Artadiz osatutako San Manuel mendia
  • Talaiako aldapa (824 m.)

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Zipriano eliza

San Zipriano mozarabiar estiloko eliza da. Oinplanoa basilikala da, hiru nabetakoa, ferra formako arkuteriaz banatuta daudenak. Hauek zutabe eta kapitelen gainean daude. Gurutzadurako nabea, hiru partetan banatuta, albokoetatik irteten da. Goiburua, hiru absidez osatutakoa, zentralak ferra forma du. Nabeen sapaia zurezkoa da baina gainontzeko espazioa ertz-gangaz eta kordobar jatorrizko gaionatutako gangaz osatuta dago. Zizelkatutako apaindurari dagokionez, nabeen arteko trepanaturiko kapitelak oso ederrak dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Gaztela eta Leon
Artikulu hau Gaztela eta Leongo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Cebrián de Mazote