San Pietro in Montorioko Tenplutxoa

Koordenatuak: 41°53′20″N 12°27′58″E / 41.8888°N 12.4661°E / 41.8888; 12.4661
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau San Pietro in Montorioko Tenplutxoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Montorio (argipena)».
Bramanteren Tempiettoa. 1502-1510

San Pietro in Montorioko Tenplutxoa (italieraz Tempietto di San Pietro in Montorio) cinquecentoko arkitektoa izan zen Bramantek eginikoa da, 1502 eta 1510 bitartean eraikia Erromako San Pietro in Montorio komentu frantziskotarreko patio batean eraikia, gaur egun, bertan, Erromako Espainiar Akademia dagoelarik.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errege Katolikoek enkargatu zuten, 1492ko Granadaren hartzea ospatzeko, tradizioaren arabera, San Petri apostolua martirizatua izan zen tokian eraikiz.

Lan hau klasizismo pizkundetar arkitekturako manifestu bezala hartzen da bere lerroen purutasuna eta apaindura xalotasunagatik.

Tenplutxoa, granito, haitzurdin, eta trabertinoz egin zen, amaitua iztuku eta errebokozkoa duelarik.

Eraikina, oinplano zirkularrekoa da, eta ekialdeko martyria direlakoak imitatzen ditu, izan ere, martyrium bat da. Cella inguratzen duen kolomadi bat du, kupula erdiesferiko batez estalia. Kolomadi honek, peristilo bat osatzen du. Greziar kulturarenganako erreferentzia argia ere badago bere forma zirkularrean, tholos greziarra bailitzan.

San Pietro in Montorioren sekzioa

Tenplutxoa, eskailera maila batzuen gainean altxatzen da, jarraian, podio labur bat duelarik, non, bere gainean, toskanar edo doriar erromatar ordenako kolomadia altxatzen den, doriar ordenako taulamendu batez errematatua (metopa eta triglifoak), balaustre batez koroatua. Orotara, 48 metopa ditu, non lau aldiz errepikatutako soingainezko irudi bat irudikatua zegoen. Cellaren harresiak, bi gorputzekin, erremate erdizirkularreko horma-hobiz apaindutako kanpo harresi bat du, vieira maskorrezkoa, baho ateburutuekin tartekatzen direnak (ate eta leihoak), pilastrek bananduak, horietako bakoitza, peristiloko zutabeetako bati dagokiolarik.

San Pietro in Montorioren oinplanoa

Apaindura hau erritmikoki jartzen da, hiru ate eta aldareen jartzetik abiatuta, oinplano zirkularreko bi ardatzen muturretan aurkitzen direnak, perpendikularki, cardo eta dekumano bezala gurutzatzen direnak, bi ateren artean dagoen harresi zati bakoitza, aldi berean, baho baten bidez apaindua dago (albo banatan horma-hobi bana duen erdiko leihoa). Bramante, neurri bat ez, baizik eta forma bat den modulu batetatik abiatzen da: zilindroa, zilindrikoak baitira zutabeak, cella, balaustrea arkupea eta danborra

Justu aldare nagusiaren azpian dago kripta, non, ustez, San Petriren gurutzea sartua zegoen.

Tenplua eta tradizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Zortzi urte inguru, 1502tik 1510 arte, iraun zuen Tempiettoaren superegituraren eraikuntzak, jada existitzen zen kriptaren gainean (honela, martyrium izaera, eraikuntzarekin lotua dago, beraren oinarri eta funts bezala, aldi berean, fisiko eta sinbolikoak). Orduan, lehen aita santua izan zen San Petriren gartzelaratua eta gurutziltzatua izan zen tokian eraikitzen zela uste zen. Mons Aureliusa, Erdi Arotik, Mons Aurelius Gianicolenserekin nahasten zen, 1455-57an berretsitako nahasmena, eta, garai hartan, oso zabal hedatutakoa. 1498 eta 1502 bitartean, kripta edo leize sakratu hau berrabildu zen, jakina, errege katolikoen patroitzapean, ziuraski, gainera, Bramanteren zantzuen arabera, bere egungo itxura eta patiotik duen sarrera, 1628ko erreforma baten ondorio dira, Urbano VIII.a aita santua zenean. Artearen Historiaren Analak 2003, 13, 316. orrialdea »


Sinbologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Multzoak, Petri apostoluaren lehen aita santu eta elizaren funts izaera sinbolizatzen du. Kriptak, apostoluaren martirioa sinbolizatzen du, peristiloak, eliza militantea, kupulak, eliza garailea, eta, crepidomak, hiru eskailera maila eran, hiru teologia bertuteak irudikatzen ditu: fedea, itxaropena eta karitatea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

41°53′20″N 12°27′58″E / 41.8888°N 12.4661°E / 41.8888; 12.4661