Schefflera arboricola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Schefflera arboricola
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaApiales
FamiliaAraliaceae
GeneroaSchefflera
Espeziea Schefflera arboricola

Txeflera (Schefflera arboricola; sin. Heptapleurum arboricolum) Araliaceae familiako landare bat da, jatorriz Taiwan[1] eta Txinako Hainan irlakoa.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itxura eta hostoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hostoiraunkorreko zuhaixka da, 3-6 m bitarteko altuerara iristen da, bakarka hazten da eta baita beste zuhaitz batzuetako epifito moduan.

Hostoak 7 edo 9 folioloz osatuta daude; 9-20 cm bitarteko luzera eta 4-10 cm arteko zabalera dute, oinarri zorrotza eta marjina osoa. Testura larrukara du, kolore berde distiratsua eta azpian kolorea hilagoa da.

Loreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Infloreszentziak 20 cm inguruko panikuletan agertzen dira, ardatz nagusi bat du eta alboetan hainbat ardatz ditu.

Loratzea uztailetik urrira ematen da. Loreak hermafrodita dira, hori-berde koloreak ditu.

Fruituak eta haziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fruituek obalo forma, ia esferikoa eta 5 mm-ko diametroa dute. Endokarpoak bost hazi ditu . Fruituak abuztutik abendura hasten dira eta, hasieran laranja koloreak dira, heldutasunean, ordea, gorri-more kolorea hartzen dute.

Hazien barreiadura hegaztiek egiten dute.

Aireko sustraiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare honek aireko sustraiak sortzen ditu. Hauek itxura bitxi eta interesgarria ematen diote landarari. Sustrai mota hauek ager daitezen, landare asko hasi behar da, enborrean sustrai gutxi eta etengabeko hezetasun altuko balditzetan.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landareak batez ere goi argia nahiago du, baina argi maila desberdinetara egokitzen da. Landare tropikala denez gustuko du hezetasuna baina ez lurzoruko putzuak, honek bere sustraiak kaltetuko lituzkeelako.

Aplikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barruko landare gisa landatzen da, [2] zaintza gutxi behar baitu. Kanpoko landare gisa ere lantzen da, klima epeletan izozte handirik ez dauden tokitan. Hainbat barietate erabiltzen dira aukeratu dituzte hostoak dituen koloreengatik.

Bonsaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landareak erraz hartzen du bonsai itxura eta oso ezaguna da barruko bonsai gisa.

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Schefflera arboricola Hayata Merrek deskribatu zuen eta Lingnan Science 5 (1-2) aldizkarian argitaratua : 139 izan zen 1929. urtean. [3]

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Schefflera izenaren jatorria Jacob Christian Schäffer XIX. mendeko botanikari alemaniarraren omenez eman zitzaion, Asarum generoari buruz idatzi baitzuen. [4]

Arboricola: Latinezko epitetoak Arbor-Oris = "zuhaitz" eta -Cola-ae = "bertan bizi dena" esan nahi du, ziurrenik landare erdi-igokariaren joera duelako. [5]

Sinonimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Heptapleurum arboricola Hayata [6] [7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .
  3. .
  4. Helmut Genaust (1983): Etymologisches Wörterbuch der botanischen Pflanzennamen, 2. Auflage. Birkhäuser Verlag - ISBN 3-7643-1399-4
  5. .
  6. .
  7. .

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Txinako Editorialen Flora Batzordea. 2007. Txinako flora (Clusiaceae Araliaceae bidez). 13: 1-548. CY Wu-n, PH Raven eta DY Hong (argitalpenak). ) Txina. Science Press eta Missouri Botanical Garden Press, Beijing eta St. Louis.
  2. Nelson, CH 2008. Cat. Pl. Vasc. Honduras 1-1576.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]