Sebastiano Serlio
Wikipedia(e)tik
Serlioren IV. liburuko Eliza aurrealdea xilografia (1537).
Sebastiano Serlio (Bolonia, 1475eko irailaren 6a - Fontainebleau, 1554) italiar arkitekto eta eskultorea izan zen.
1514 eta 1527 artean Erroman lan egin ondoren, Venezian hartu zuen bizilekua (1531). 1537an, arkitekturari buruzko eskuliburu bat hasi zen argitaratzen, Europako Errenazimentuko arkitekturan eragin handia izan zuena: I Sette libri dell'architettura. Zazpi liburukik osatua zen, eta Francisco de Villalpandok itzuli zituen gaztelaniara. 1541ean, Frantzisko I.ak deitua, Frantziara joan zen, eta Fontainebleauko jauregiko eraikuntzan parte hartu zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.