Semele
Wikipedia(e)tik
Semele[1] (antzinako grezieraz: Σεμέλη, Semelē) Greziako mitologiako erdijainkosa izan zen. Kadmoren eta Armoniaren alaba zen. Zeusen maitalea izan zen eta seme bat izan zuen harekin, Dioniso[2].
Traziarrek Asia Txikira joan zirenean hartu zuten Dionisos eta Semeleren gurtza, frigiar izena hartu zutenean hain zuzen ere[3]. Handik greziar kolonoek hartu eta hedatu zuten. Herodotok, Kadmoren istoria azaldu zuenean, bera baino seirehun urte lehenago jaio zela uste zuen, hau da, k. a. 2000 urte inguruan[4]. Antzinako Erroman Stimula jainkosa Semeleren parekoa zen.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Euskaltzaindia, 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0082.pdf
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Nillson, Martin (1967), Die Geschichte der Griechischen Religion, I, Munich: C. H . Beck Verlag, 378. or.
- ↑ Herodotus, 2.145 Histories, II, http://www.perseus.tufts.edu/cgi-bin/ptext?doc=Perseus%3Atext%3A1999.01.0126;query=chapter%3D%23367;layout=;loc=2.144.1 2.145
| Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |