Herodoto
Wikipedia(e)tik
Herodoto Halikarnasokoa historiaren aita dela jotzen da. Jende eta lur berriak ezagutzeko irrikak hainbat herritatik bidaiatzera bultzatu zuen: Egipto, Pertsia, Libia, Grezia handia.... Bi urtez, Periklesek gonbidatuta, Atenas hirian bizi izan zen. Han zela, Sofokles ezagutu eta lagun minak egin ziren.
Herodotoren lanik ezagunena Historia da; bederatzi liburutan banatuta dago, eta Mediar Gerren jatorriari buruz Herodotok egin zituen galdeketak biltzen ditu. Grekoz, "galdeketak" esan nahi duen hitza ἱστορίαι da, eta horixe da "historia" hitzaren sorburua.