Sergei Witte
Wikipedia(e)tik
Sergei Julievitx Witte (Tiflis, Georgia, Errusiar Inperioa, 1849 - Petrogrado, 1915) errusiar politikaria izan zen, jatorriz holandarra.
Biografia [aldatu]
Finantza ministro izendatu zuten 1893an. Errusiaren industria garatzeko berrikuntza ugari egin zituen; kanpoko diru-inbertsioak erakarri, gastu publikoa handitu, kanpo-salerosketa indartu eta garraiabideak hobetu zituen, besteak beste. 1905ean Japoniaren eta Errusiaren arteko bake-elkarrizketetan parte hartu zuen; urte hartan kontseiluko lehendakari izendatu zuten, baina kritika ugari izan zituen bai lurjabe eta kontserbadoreen aldetik bai iraultzaileen aldetik, eta 1906an kargua utzi behar izan zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.