Simun

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
"Simuna basamortuan". David Roberts, 1838

Simuna (arabieraz: سموم‎ samūm, سم s-m-m hitzetik, "haize pozoitsua"), Sahara, Palestina, Siria, Jordania eta Arabiako basamortuetan jotzen duen haize eta hondarrezko denborale indartsu, bero eta lehor bat da. Bere tenperatura, 54º baino gehiagokoa izan daiteke, eta, bere hezetasuna, %10 baino gutxiagokoa da.

Ekaitz hau, bapatean eta modu zirkularrean mugitzen da, zikloi bat bezala, hauts eta hondarrezko lainoak eramanez, pertsona eta animalietan, asfixia eta hipertermia efektua eraginez. Hau, haize beroak, gorputzari, lurruntze edo izerdi bidez gainetik ken dezakeena baino bero gehiago emateari ematen zaio. Simun bat, oso azkar eta bere agerpenaren abisurik eman gabe garatzen da, gertatzeko garairik hoberena, ekaina erdialdea eta abuztu erdialdearen artean den arren. Garai honen barruan, simunak, txistu bortitzez agertzen dira, eta suspentsioan dagoen hareak, abiada handian mugitzen den lainoa laranjaz margotzen du, bere erauntsiek aurrean harrapatzen duten bizidun oro hilez.

Herodotok, simunak, Sahara zeharkatzen jotzen duen haize gorri bat bezala deskribatu zituen. Eramandako harea, Atlantikora eta Europara ere hel daiteke.