Sirena
Wikipedia(e)tik
Greziar mitologian, sirena (grezieraz: Σειρήν Seirēn, kateatua) alegiazko itsas izakia izan zen, emakumearena bezalako burua eta gorputz-enborra eta gainerakoa arrain- edo hegazti-formakoa zuena. Bere kantuek nabigatzaileak itsas ertzera erakartzen bide zituzten[1]. Erromatar poeten esanetan Sirenum scopuli edo Anthemoessa izeneko uhartean bizi ziren, gero Paestumetik gertuko Sirenuse uhartea edo Capreae izango zena[2].
Istorioaren arabera bi edo bost ziren. Homeroren Odisea liburuan bi ziren[3]. Bere izenak ere aldatuz joan ziren: Thelxiepeia/Thelxiope/Thelxinoe, Molpe, Aglaophonos/Aglaope/Aglaopheme, Pisinoe/Peisinoë/Peisithoe, Parthenope, Ligeia, Leucosia, Raidne, eta Teles.
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Sirena, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=sirena
- ↑ Estrabon i. 22 ; Eustakio Salonikakoaren Homeroren iruzkinak §1709
- ↑ Odisea 12:52
| Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |