Soingain

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Keys To Community (2007), Benjamin Franklinen soingaina, James Penistonek egina.

Soingaina giza gorputzaren goialdearen irudikapen bat da. Margolaritza, eskultura, marrazkia edo irarlanean izan daiteke. Burua, sorbaldak, besoen hasiera eta paparraren zati bat hartzen ditu soingainak.

Ez da lan baten zati bat bezala hartzen baizik eta soingaina bera, berez, lan osoa dela.

Soingainak irudikatzeko artea antzinatetik dator, Antzinako Egiptoko eta lehenagoko aleak identifikatuta daudelarik.

Orokorrean, soingainean irudikatuta dagoen pertsona, garrantzi handikoa da. Pertsonaiaren oroitzapena mantentzeko, zizelkaturiko soingainek, haitzurdina, brontzea edo granitoa bezalako materialak erabiltzen dituzte.

Soingain geminatu, bi aurpegiko soingainari deitzen zaio, aurpegi ezberdineko bi pertsonai irudikatzen eta bizkarra bizkarraren aurka bezala jarriak, baina, ohi, osotasun bakar bat eratuz buruaren gainaldearen eta ilearen bateratzeaz.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Soingain Aldatu lotura Wikidatan