Stephen William Hawking (Oxford, Ingalaterra, 1942kourtarrilaren 8a) fisikari eta astronomo ospetsua da. Hainbat zientzia arlotan egindako ekarpenei esker, sari ugari jaso ditu; aipagarrienak, jaso dituen hamabi honoris causa doktoretzak.
1959anOxforden zientzia naturalak ikasteko beka bat lortu zuen eta fisikan lizentziatu zen 1962an. Ondoren Cambridgera joan zen kosmologia ikertzeko. 1963analboko esklerosi amiotrofikoa diagnostikatu zioten eta soilik pare bat urte biziko zela esan zioten baina bere doktoretzarekin aurrera jarraitzeko grina sortu zitzaion. Ez zuten bere bizi itxaropena asmatu baina pixkanaka bere gorputzeko mugikortasuna galduz joan zen.
Doktoretza egiten ari zen bitartean ezkondu zen Jane Waylinekin (1965ean) 1966an lortu zuen fisikako doktoretza. 1972an Hawking sartu zen Royal Societyko kidea izatera eta hiru urte eta gero fisikako irakaslea Cambridge izan zen. Bere bizitza osoan hainbat sari eman diote eta ere bai liburuak argitarat. Hogeita bost urtez ezkonduta egon eta gero, 1990an matrimonioa apurtu zen. Zientifikoa Elaine Mason izeneko bere erizainarekin bizitzera joan zen. Bost urte geroago ezkondu egin ziren.
Handik aurrera ikertzen jarraitu zuen eta irakasle gisa hainbat unibertsitatetan jardun zuen. 1970etik aurrera astronomian espezializatu zen zulo beltzen fenomenoa eta Big Bang teoria ikertuz. 1982an "Denboraren historia laburra" idatzi zuen unibertsoaren buruzko dibulgazio liburu ospetsua. Jainkoarengan sinesten duten zientzialarien aldean lerratu zen orduan, Unibertsoa zientifikoki ulertzea eta Jaungoiko sortzailea izatea bateragarriak baitziren harentzat, baina 2010ean argitaraturiko liburuan, The Grand Design hain zuzen ere, atzera egin zuen, zientzia modernoak Jainko sortzaile bat izateari aukerarik ematen ez diolakoan.
Gaur egun, aulki elektriko bat erabiltzen du eta baita hitz-egiteko balio dion ordenagailu bat baina horrek ez dio galarazten fenomeno astronomikoak ikertu eta dibulgazio liburu berriak idazten jarraitzea, mundu mailan fisikari garrantzitsuenetako bat izanik.