Paul Dirac

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Paul Dirac

Paul Dirac (Bristol 1902ko abuztuaren 8 - 1984ko Urriaren 20) fisikari teoretiko bat zen. Mekanika kuantikoaren oinarriak ipini zituen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita, Charles, Valais suitzar kantonamenduko etorkina zen, eta frantsesa irakatsi zuen bizitza ateratzeko. Ama, Cornuallesekoa bera, marinelen alaba zen.

Ingeniaritza elektriko eta matematikako ikasketak egin zituen Bristol eta Cambridgeko unibertsitateetan. Gero, Estatu Batuetan, Japonian eta Siberian irakasle ibili ondoren, 1932an matematikako katedradun izendatu zuten Cambridgen, eta han aritu zen 1969 arte. 1971an, Estatu Batuetako lau unibertsitatetan hitzaldiak ematen ibili ondoren, fisikako irakasle izendatu zuten Floridako unibertsitatean.

Ibilbide zientifikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1928an erlatibitatearen teoria ezarri zuen mekanika kuantikoan, elektroiaren propietateak deskribatuz eta elektroiaren spina azaltzeko teorian Schrödingerrek egindako hutsa zuzenduz.

Diracen Mekanika Kuantikoaren Printzipioa, 1930ean argitaratuta, gai horren liburu ohikoenetako bihurtu zen, eta gaur egun ere erabiltzen da. Braket notazioa eta Diracen delta funtzioa sartu zituen.

1930ean proposatu zuenez, elektroiarentzat teorian posible diren energia soluzio negatiboak egoera moduan esistitzen dira, baina egoera horiek energia negatiboz beterik daude, eta sarrera eragozten diete gainerako elektroiei. Aztertu zuenaren arabera, fotoi batek, behar adina kargatua, elektroi-positroi pare bat sor dezake, ezerezetik itxura batean, energia egoera negatibo horietako batetik kanpora bidaliz elektroia. Geratzen den hutsune karga positibokoa positroi deritzan elektroi baten antizatikia litzateke. Bestalde, elektroi bat eta positroi bat elkarrekin topatzean, elkar suntsituko dute, eta energia askatuko dute, fotoi gisa (argia). Diracen iragarpen horiek guztiak esperimentu bidez frogatu zituen Andersonek 1932an. Diracen arrazoiketa ez dagokio elektroiari bakarrik, zatiki-mota guztiei baizik. Horren arabera, beraz, zatiki guztiei dagokie antizatiki bat.

Unibertsoan monopolo magnetiko bakar baten existentzia karga elektrikoaren kuantifikatzea frogatzeko nahikoa izan litekeela azaldu zuen 1931ean Diracek. Proposamen honek arreta handia jaso zuen, baina oraindik ez dago monopoloen froga fidagarririk.

1933an Fisikako nobel saria jaso zuen, Schrödingerrekin batera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paul Dirac Aldatu lotura Wikidatan