Sukarno

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sukarno

Sukarno (Surabaya, 1901 - Jakarta, 1970) Indonesiako politikaria izan zen. Indonesiako errepublikako lehenengo lehendakari izan zen (1945-1967). 1927an, Indonesia Holandaren mende zegoela, Alderdi Nazionalista sortu zuen, eta Holandako gobernuak atxilotu egin zuen horregatik; Bigarren Mundu Gerran japoniarrek askatu egin zuten (1942). Gerra amaitu zenean, Indonesiako burujabetasuna deklaratu zuen (1945), eta errepublika sortu berriaren lehendakari hautatua izan zen. Holandarekin liskar handiak izan zituen hasieran, ez baitzuen 1949 arte Indonesiaren burujabetasuna aitortu. Kolonialismoaren aurkako politika egin zuen, eta Hirugarren Munduko buru nagusietako bat izan zen. Barne-politikari dagokionez, ahalmen guztiak, politikoak nahiz militarrak, eskuratuz joan zen, eta 1963an, biziarteko lehendakari-titulua hartu zuen; 1965ean, ordea, militarrak haren aurka matxinatu ziren, eta gobernutik bota zuten. Guztiarekin ere, hil ondoren, independentziaren heroitzat hartua izan zen.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sukarno Aldatu lotura Wikidatan