Suharto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Suharto
Soeharto.jpg
Kargua: Indonesiako Presidentea
Agintaldiaren iraupena: 1967 - 1998
Aurrekoa: Sukarno
Hurrengoa: Jusuf Habibie
Jaiotze eguna: 1921eko ekainaren 8a
Jaiotze tokia Kemusuk, Yogyakarta
Heriotza eguna: 2008ko urtarrilaren 28a
Heriotza tokia
Lanbidea: Militarra
Alderdi politikoa: Golkar

Suharto (1921eko ekainaren 8a - 2008ko urtarrilaren 28a) Indonesiako militar eta politikari ohia da. Izan ere, Indonesiako bigarren presidentea izan zen, 1967tik 1998 arte. Java irlako askok bezala, Suhartok izen bakarra du.

Sukarno Indonesiako lehen presidentearengandik indarkeria eta azpijoko politikoaren nahasketari esker lortu zuen boterea Suhartok. Agintean zirauen hiru hamarkada horietan Orden Berria (Orde Baru) izeneko politika jarri zuen martxan: gobernu zentral gogorra militarrek babestuta. Komunismoaren kontrako joerak Mendebaldeko herrialde askotako babesa ekarri zion. Urte askotan, Indonesia izan zen AEBengandik diru gehien jasotzen zuen bigarren herrialdea, Israelen atzetik. Komunismoaren aurkako errepresioak ez zuen mugarik izan, eta miloika lagun hil ziren bere agintaldian.

Hala ere, 1990eko hamarkadarako, gobernuaren autoritarismoak eta ustelkeriak nahigabea hedatu zuten herri osoan zehar. Asiako finantza krisialdiarekin Indonesiako bizi-kalitateak behera egin zuen, eta Suhartok instituzio zibil eta militarren artean zeukan babesa galtzen joan zen. Atzerriko bakardade diplomatikoaren azpian, 1998ko maiatzean dimititzera behartu zuten manifestaldi erraldoiek. Geroago erretretan bizi zen arren, genozidioa leporatuta auziperatu nahi zuten, baina ezin izan da osasun ahula dela eta.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Suharto Aldatu lotura Wikidatan