Syngman Rhee

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Syngman Rhee
이승만
李承晩
Syngman Rhee

1948ko uztailaren 24a – 1960ko apirilaren 26a
Presidenteordea   Yi Si-yeong
Kim Seong-su
Hahm Tae-Yong
Chang Myon
Ondorengoa Yun Po-sun

Jaiotza 1875eko martxoaren 26a
Haeju, Hwanghae, Joseongo Erresuma
Heriotza 1965eko uztailaren 19a (90 urte)
Honolulu, Hawaii, Estatu Batuak
Ezkontidea Seungseon Park (1890~1910)
Francesca Donner (1931~1960)
Sinadura Syngman Rhee-ren sinadura
Hau korear izena da, abizena Rhee du.

Syngman Rhee(Haeju, 1875eko martxoaren 26a - Honolulu, 1965eko uztailaren 19a). Korear politikaria izan zen.

Koreako burujabetasuna aldarrikatzen zuten taldeekin bat egin zuen 1894an eta japoniarren mendekotasunaren aurka borrokatu zen. Espetxeratu egin zuten eta kristau bihurtu zen. Burujabetasunaren izpiritua obra idatzi zuen garai hartan. Estatu Batuetara joan zen aske geratu zenean (1904) eta filosofiako ikasketak egin zituen Princetongo Unibertsitatean. 1910. urtean Koreara itzuli zen eta japoniarren aurkako erresistentziako buru bihurtu zen. Shanghai hirian Koreako gobernua osatu zuen erbestean (1919) eta bera izan zen, hasieratik, gobernuburu erbestean. 1945ean itzuli zen Koreara eta Koreako Independentziaren aldeko Elkarte Nazionala osatu zuen, 1948. urteko Hego Koreako hauteskundeetan nagusitu zena alegia. Estatu Batuen laguntzaz betiere, Hego Koreako diktadore bihurtu zen Rhee. 1954an elkarren arteko defentsarako hitzarmena izenpetu zuten Koreak eta Estatu Batuek. 1960. urteko hauteskundeetan ere garaile irten zen Rhee alderdi liberalaren eskutik baina oposizio demokratak baliogabetzat salatu zituen emaitzak, eta lehendakariak alde egin behar izan zuen Koreatik, egozten zizkioten ustelkeria arazoetatik libratzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Syngman Rhee Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Syngman Rhee
(Behin-behineko Gobernuaren presidentea)
Hego Koreako presidentea
1948 – 1960
Ondorengoa
Heo Jeong
(Bitartekoa)