Tōdai-ji

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tōdai-ji
Daibutsu-den in Todaiji Nara02bs3200.jpg
Daibutsuden eraikina
Udalerria Nara
Herrialdea  Japonia
Koordenatuak 34°41′21″N 135°50′23″E / 34.68917°N 135.83972°E / 34.68917; 135.83972Koordenatuak: 34°41′21″N 135°50′23″E / 34.68917°N 135.83972°E / 34.68917; 135.83972
Helbidea 1 Zōshi-chō, Nara
Tōdai-ji non dagoen adierazten duen Japonia-ko/-go/-eko mapa
Tōdai-ji
www.todaiji.or.jp

Tōdai-ji (東大寺 Ekialdeko Tenplu Handia?) , Naran dagoen tenplu budista nagusia da. Daibutsuden eraikinaren barnean munduko brontzeko Buda handienetako bat dago. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Aintzinako Narako monumentu historikoak izeneko multzoan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shōmu enperadoreak Kinshōsen-ji (金鐘山寺) tenplua eraiki zuen 728 urtean Motoi printzearen jaiotza ospatzeko baina urtebeteko adinarekin hil zen printzea. Garai hartan Japonian desastre eta izurrite ugari izan ziren eta Shōmu enperadoreak nazio guztian tenpluak eraikitzeko dekretua atera zuen 741ean. Kinshōsen-ji moldatu eta Yamato probintziako tenplu handiena bihurtu zuen izen berriarekin, Tōdai-ji.

15 metrotako garaiera duen Buda Handia egiteko 2.600.000 pertsonek egin zuten lan 745 urtean hasi eta 751ean bukatu zuten arte. Oduko tenpluak 100 metrotako garaiera zuten bi pagoda zituen, garai hartan Egiptoko piramideak baino ez ziren eraikuntza garaiagoak. Lurrikara batek bota zituen behera.

710 eta 784 urteen artean Nara Japoniako hiriburu izanik Tōdai-jik gainontzeko tenpluak kontrolatu zituen. Japoniako boterearen erdigunea ekialdera mugitzerakoan (Kamakura eta Edo) Tōdai-jiren gainbehera etorri zen.

Budaren eraikinak hainbat desastre natural jasan ditu eta sarritan berreraiki behar izan da. Gaur egun dakusaguna 1709koa da eta orijinalak zuen tamainaren 2/3-ekoa da gutxi gora behera. Budak ere kalteak izan ditu lurrikaren erruz eta gaur egungo eskuak Momoyama Arokoak dira eta burua Edo Arokoa.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daibutsuden eraikina da denetan ezagunena baina baditu denboran zehar gehitu zaizkion beste pabilioi batzuk ere, hala nola tenpluaren ateak, Hokke-dō eta Nigatsu-dō eraikinak eta hauetaz gain japoniar estiloko Isui-en lorategiak eta hainbat aintzira.

Buda Handiaren neurriak honako hauek dira:

  • Altuera: 14'98 m
  • Aurpegia: 5'33 m
  • Begien luzera: 1'02 m
  • Sudirra: 0'5 m
  • Belarriak: 2'54 m
  • Pisua: 500 tona.

Budaren inguruan beste irudi erraldoi batzuk ere badaude, Kokuzo eta Niyorin Kannon bosatsuak (izaki argiztatuak) eta Koumokuten eta Tamonten zeruko zaindariak. 1709an egindakoak dira. Aretoko zutabe batek oinarrian zuloa dauka eta japoniarrak bertatik pasatzen dira zorte ona izateko.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tōdai-ji Aldatu lotura Wikidatan