Tardenoisiar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tardenoisiar gezi bat.

Tardenoisiarra mendebaldeko Europan izandako Epipaleolitoko kultura arkeologikoa izan zen, orain dela 8.000 eta 6.000 urte artean garatu zena. Aztarnategi nagusiak iparraldeko Frantzian eta Belgikan dauden arren, erdialdeko Europan, Britainia Handiko zenbait eskualdetan eta Iberiar penintsulan antzeko kulturak gauzatu ziren.[1] E. Taték 1885ean Tardenois eskualdean aurkitu zituen lehendabizikoz kultura honetan erabat nagusitu ziren mikrolitoak.

Bi aldi nagusi bereizten dira Mesolito aroan: Azil aldia (K.a. 9.000 - K.a. 6.000) eta Goi Mesolito edo Tardenois aldia (K.a. 6.000 - K.a. 4.000).[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Childe, V. Gordon. (1935). The Prehistory of Scotland. 20 or..
  2. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.