Teodor Lubieniecki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Teodor Lubieniecki
Bizitza
JaiotzaCzarkowy (en) Itzuli, 1654
Herrialdea Bi Nazioen Errepublika
HeriotzaNowy Korczyn (en) Itzuli, 1718 (63/64 urte)
Familia
AitaStanisław Lubieniecki
LeinuaLubieniecki family (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Hanburgo
Amsterdam
Florentzia
Hannover
Berlin
Dresden eta Polonia
MugimenduaBarrokoa
Genero artistikoaerretratua

Teodor Lubieniecki (Krakovia, 1654-Nowy Korczyn, 1718 baino lehen) Barroko estiloko margolari eta grbatzaile poloniarra izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teodor eta bere anaia Krzysztof Lubieniecki Hamburgon Johann Georg Stuhr margolariarekin ikasi zuten. 1667an Amsterdamera joan ziren; han Krzysztof Adriaen Backerren eta Teodor de Gerard de Lairesseren ikastuna izan zen. Teodor Amsterdamen arrakasta ezagutu zuen eta Toskanako Duke Handia zen Kosme III.a Medicikoaren bisita izan zuen; dukeak Rinen zehar ibilaldia egin zuen eta orduan ezagutu zuen poloniarraren lanak.

1682an, Teodor Hannoverrera joan zen bizitzera, eta han artea asko maite zuen Brandeburgoko hautesle Frederiko Gilen Brandenburgekoarentzat lan egin zuen. Frederiko I.a Prusiakoa, aurrekoaren semea, 1702 Berlingo Akademie der Künsteren (Arteen Akademiaren) lehen kontserbadorea izendatu zuen.

1706, Lubieniecki Poloniara itzuli zen. Han hil omen zen 1718an. Urte horretan Arnold Houbrakenek De Groote Schouburgh der Nederlantsche konstschilders en schilderessen liburua plazaratu zuen eta bertan hilda gisa jaso egin zion.[2]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Teodor Lubieniecki» Rijksbureau voor Kunsthistorische Documentatie webgunean. [1]
  2. «Theodorus Lubienietzky» De groote schouburgh der Nederlantsche konstschilders en schilderessen (1718) Arnold Houbraken, Digital library for Dutch literature webgunea. [2]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]