Teresa Sánchez de Bilbao

Wikipedia, Entziklopedia askea
Teresa Sánchez de Bilbao

Bizitza
JaiotzaGasteiz
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Heriotza1480ko urriaren 1a
Heriotza moduagiza hilketa
Jarduerak

Teresa Sánchez de Bilbao, Teresa "la degollada" ezizenarekin ezaguna (Gasteiz, XV. mendea1480ko urriaren 1a) María Ruiz de Gaunaren eta Pedro Sánchez de Bilbaoren alaba, Juan Martínez de Buendíarekin ezkondu zen eta honek, erail zuen, lepoa moztuz. Bi alaba izan zituen, María eta Sancha.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan Martínez de Buendíak lepoa moztu zion Teresari 1480ko urriaren 1ean, ustez, diruagatik:

“con pensamiento diabólico, sin temor de Dios y sin mirar la pena que por ello incurría, mala y alevosamente” cometió el cobarde parricidio premeditado, porque “antes que la matase, alzó y apartó todos sus bienes a causa del pensamiento que tenía de hacer este delito”.[1]

Gasteizko alkateak heriotz zigorrara kondenatu zuen senarra, eta honek Gasteiztik ihes egin zuen Isabel I.-ren parkamenaren eske. Turkoen aurka armadan erroldatzearen truke bizia parkatu zion. Alaben tutela María Ruiz de Gauna amamaren eta Juan Sánchez de Bilbao osabaren esku geratu zen. Hiru urteren buruan, Gasteizera bueltatu zen hiltzailea eta María Ruiz de Gaunak, Isabel I.arengana jo zuen heriotza zigorra betearazi zedin, armadan erroldatu beharrean gizon bat ordaindu zuela eta hark bere izenean barkuan sartu zela frogatuz. 1483ko abenduaren 24ean hil zuten Juan.[1][2]

Teresa Sánchez de Bilbao parkea, Gasteizen (Arana parke ohia)

Bikotearen alabek, María eta Sancha Martínez de Buendía, Martín de Salinas eta Juan Alonso de Gámiz enbaxadoreen ama izan ziren, hurrenez hurren. Ilobek, Juan Martínez de Buendíarekiko senidetasuna ukatu eta bere ahizpa baten senideak zirela esaten zuten, hau da, María Martínez de Buendíaren oinordekoak zirela, izeko zutena.[1]

Sariak eta Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) Las mujeres en Vitoria-Gasteiz a lo largo de los siglos. Recorridos y biografías. , 192-193 or. ISBN 84-95577-20-8..
  2. (Gaztelaniaz) «La estirpe de la casa del cordon» EITB Radio Televisión Pública Vasca 2020-04-07 (Noiz kontsultatua: 2022-02-05).
  3. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2019-01-03). «Un itinerario para hacer justicia con las mujeres de Gasteiz» GARA (Noiz kontsultatua: 2022-02-05).
  4. (Gaztelaniaz) Exprés, Norte. (2022-02-25). «Vitoria estrena nombres en 9 plazas y parques» Norte Exprés | Noticias de Vitoria-Gasteiz y Álava. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  5. (Gaztelaniaz) Mallo, Borja. (2023-03-08). «La presencia femenina en el callejero crece en Vitoria, pero la desigualdad se mantiene» Diario de Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  6. (Gaztelaniaz) VITORIA, COPE. (2022-02-25). «Vitoria añade 9 nombres de mujer a un callejero en el que su presencia es del 15%» COPE (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]