Susan Sarandon

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Susan Sarandon
photo: David Shankbone

Susan Sarandon (1946ko urriaren 4) Ameriketako Estatu Batuetako aktorea da, Oscarren irabazlea.

Haren estreineko filma 1969an egin zuen kasualitate hutsez. Senarra lagundu zuen Joe filmaren proba batera, baina bera eta ez senarra hartu zuten, protagonistako paper baterako gainera. Filmaren arrakasta bazterturik, paper txikiak hautatu zituen orduan, eta bost urte igaro ziren The Rocky Horror Picture Show kultuzko filmean agertu arte. 1980an Oscar sarirako izendatu zuten lehen aldiz, Atlantic City filmarengatik. Saria jaso zuen 1996an Dead Man Walking filmarengatik.

1988tik Tim Robbins aktorearekin dauka maitasun-harremana Susan Sarandonek. Biak ezagunak dira euren pentsaera ezkertiarrarengatik.

[aldatu] Filmografia

Tresna pertsonalak