Walter Matthau

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Walter Matthau
Walter Matthau
Datu pertsonalak
Izen osoa Walter John Matthau
Jaio 1920ko urriaren 1a
New York (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Hil 2000ko uztailaren 1a (-80 urte)
Santa Monica, Kalifornia (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Lan nabarmenenak The Fortune Cookie
Charade
The Odd Couple
The Front Page
Sariak Oscar Saria (1966)
IMDB IMDBko fitxa

Walter John Matthau (New York, 1920ko urriaren 1aSanta Monica, 2000ko uztailaren 1a) AEBetako komedia aktorea izan zen, Oscar sariaren irabazlea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkian hasi zen 1948an. Burt Lancasterri esker lortu zuen, 1955ean, zinemako lehendabiziko papera The Kentuckian filmean. Billy Wilderrek zuzendutako The Fortune Cookie filmarengatik gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar saria eskuratu zuen 1966an. Jack Lemmon kidearekin izandako agerraldiak ezagunak izan ziren, batik bat 1968ko The Odd Couple eta 1974ko The Front Page. Bere paper komikoek arrakastak ematen jarraitu zuten: Cactus Flower (1969), The Sunshine Boys (1976) eta Roman Polanskik zuzendutako Pirates (1986).

Burt Lancaster aktore eta zuzendariaren eskutik egin zuen debuta zineman New Yorkeko aktoreak, eta urte batzuk geroago Oscar saria eskuratu zuen The Fortune Cookie Jack Lemmonekin batera egin zuen pelikulagatik. JFK eta Dennis the Menace 1990eko hamarkadako film ezagunetan ere hartu zuen parte Matthauk.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Walter Matthau Aldatu lotura Wikidatan