The Hammer of God

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Hammer of God
Jatorria
Egilea(k)Arthur C. Clarke
Argitaratze-data1993
IzenburuaThe Hammer of God
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
Ekoizpen lekuaErresuma Batua
ArgitaletxeaVictor Gollancz Ltd eta Bantam Spectra (en) Itzuli
ISBN978-4-15-011235-6
OCLC27641704
Ezaugarriak
Genero artistikoascience fiction novel (en) Itzuli
Hizkuntzaingelesa
Argumentu nagusiaimpact event (en) Itzuli

The Hammer of God (euskaraz: «Jainkoaren mailua») 1993ko Arthur C. Clarke britainiar idazlearen zientzia fikziozko eleberri bat da. Izenburuak asteroide edo meteoritoek Lurrarekin talka egiteko dagoen mehatxu erreal eta etengabeari aipamen egiten dio, Jainkoaren gizateriaren aurkako zigor gisa parekatuz.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

XXII. mendea, gizakiak Lurraz gain Ilargian eta Marten bizi dira. Gerra beterano batek Crislam izeneko erlijioa asmatu eta erlijio dotrina berria errealitate birtualeko moduluen bidez irakasten du. Jatorrizko janik jada gelditzen ez denez, birziklatutako hondakinekin edozein jaki nahieran ekoitzi ahal da. Ingeniaritza genetikoa edozer gauzatzeko gai da, baina Aita santua edozein motako aurrerapen bakoitza lortzear dagoela aurka agertzen da.

Angus Miller, Marteko astronomiazaleak Kali (hinduismoan heriotzaren jainkosa) deritzon asteroidea topatu berri du, honek Lurrarekin talka egin eta espero ezin daitezken ondorio izugarrietako krisialdia eragin dezake.

Aipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriaren hainbat ataletan istorioa bera kontatzen hasi aurretik hainbat aipamen egiten dira sarrera gisara, hona batzuk:

«
Iraganeko gertakari guztiak jazo ziren
adierazitako garai eta lekuetan;
etorkizunekoak jazo ahal daitezke.
Eta hauetako bat ziurra da.
Goizago ala beranduago Kalirekin topo egingo dugu.
»
Jainkoaren mailua liburuaren hasiera, Arthur C. Clarke
«
LEHEN EZUSTEKO TOPAKETA
Oregon, 1972
Etxe txiki baten tamaina zuen, bederatzi tona pisatu eta orduko berrogeita hamar mila kilometroko abiaduran mugitzen zen. Grand Teton gainetik igarotzean, turista bizi batek bolido goria eta bere baporezko isatsari argazkia atera zion. Bi minutu baina lehen, suzko bolak atmosfera igaro eta berriro espazioan galdu zen.
Eguzkiaren inguruan mila milioika urteetan zehar biraka zebilen orbitan aldaketarik txikiena ere jazo izan balitz, munduko edozein hiri handitan Hiroshima suntsitu zuen bonbak baina bost aldiz leherketa ahalmen handiagorekin erori ahal litzateke.
1972ko abuztuaren 10ean jazotako bolido handiaren gertaera,
1. atala, Jainkoaren mailua, Arthur C. Clarke
»
« BIGARREN TOPAKETA

Tunguska, Siberia, 1908

Iceberg kosmikoa Eguzkiaren norantzan barneratu zen, zeruak eztanda egin arte inork ikusi ez zuen moduan. Handik segundo gutxira, talka uhinak bi mila kilometro karratu pinudi baso suntsitu zituen, eta Krakatoaren erupzioa baina boteretsuagoa zen burrunbots batek munduari bira ematen hasi zitzaion.

Bere bidai amaigabean bi ordu eskas atzeratu izan balitz, hamar megatoi potentziako eztandak, Mosku suntsitu eta Historiaren bilakera aldatuko zukeen.

Tunguskako gertakaria 1908ko ekainaren 30ean jazo zen.

»
2. atala, Jainkoaren mailua, Arthur C. Clarke
« ZERUKO HARRIA

Inoiz ez da Etxe Zurian hainbeste talentu bildu, Thomas Jeffersonek hemen bakarrik-bakarrik afaldu zuenetik.

John Kennedyk estatubatuar zientzialari ordezkaritza bati.

Meteoritoak ez dira Lurrera erortzen. Eguzkira erortzen dira... eta Lurra beren bidean jarri.

John W. Campbell

»
3. atala, Jainkoaren mailua, Arthur C. Clarke
«
HERIOTZ ZIGORRA
Jazoko balitzateke, une batez bada ere, Natura animatzen duten indar guztiak ulertzeko gai den adimenik... datu guzti hauek analisian ipintzeko adina zabal litzateken adimena... Unibertsoko gorputz handienen eta atomo nimiñoarenaren desplazamenduak formula berdinean sartuko lituzke; adimen horrentzat, ezer ez litzateke zalantzagarria izango, eta etorkizuna, bai eta iragana ere, bere begietarako oraina lirateke
»
Pierre Simon de Laplace, 1814. 4. atala, Jainkoaren mailua, Arthur C. Clarke
« HALABEHARRA ETA BEHARRA

Istorio hau Irakeko bazarretan mendeetan zehar kontatu izan da, eta zinez tristea da. Hortaz, etzazuela barrerik egin.

Abdul Hassan Kalifa Handiaren erresumako alfonbra irule ospetsu bat zen, guztiek bere trebeziagatik mirestua oso. Egun batez, bere artikuluak gortean aurkezten ari zela, hondamendi izugarri bat jazo zen.

Abdul irulea Harun al-Rashid kalifaren aurrean erreberentzia handi bat eginez makurtu zenean, puzker batek ihes egin zion.

Gau hartan bertan iruleak bere alfonbra denda itxi, bere salgai preziatuenak ganbelu gainean jarri eta Bagdadetik alde egin zuen. Urte luzez beste izen batekin Siria, Pertsia eta Irakeko lurraldeetan barna bidaiatu zuen, baina lanbidez aldatu gabe.

Bizitzan aurrera egitea lortu arren, Abdulek beti sorterrira itzultzeko herrimina zuen. Jada agurea zela, azkenean denek gertaera lotsagarria ahaztu eta etxera inongo arriskurik gabe itzuli zitekeela ziur zen. Gaua hastear zen Bagdadeko minareteak ikusi zituenean, beraz inguruko ostatu batean atseden hartu eta goizaldean hirian sartzea erabaki zuen.

Ostalaria jatorra eta hitzontzia zen, hortaz Abdulek galdera ugari egin zizkion, bera kanpoko egonaldi luzean zehar jazotako berri guztien jakin-minez. Biak gorteko eskandalu batez barre-algaraz ari zirela, Abdulek patxadaz honela galdegin zion:

- Eta noiz esan duk hori gertatu ziala?

Ostalaria une batez pentsakor geratu eta buruari hazka eginez, zera erantzun zion:

- Ez nauk dataz ziur, baina gutxi gorabehera Abdul Hassanek puzkerra bota zianetik bost urtera.

Alfonbra irulea ez zen Bagdadera inoiz gehiago itzuli.

»
8. atala, Jainkoaren mailua, Arthur C. Clarke.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Steven Spielberg zuzendari ospetsuak Jainkoaren mailua eleberria zinemaratzeko eskubideak erosteko aukera izan zuen, ondorioz zinemaratutako filma Deep Impact (1998) izan zen, baina ez du eleberriarekin batere zerikusirik eta Arthur C. Clarke bera ere ez da kredituetan agertzen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]