Beraskoain
|
Beraskoain |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Belascoáin | |
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñeko merindadea Iruñerria |
|
| Alkatea | Luis Lizarraga Akerreta (AIB, indep.) |
|
| Herritarra | beraskoaindar | |
| Koordenatuak | 42°45′22″N 1°49′57″W / 42.75611°N 1.8325°WKoordenatuak: 42°45′22″N 1°49′57″W / 42.75611°N 1.8325°W | |
| Eremua | 6,10 km2 | |
| Garaiera | 414 m | |
| Distantzia | 19,2 km Iruñera | |
| Posta kodea | 31174 |
|
| Biztanleria | 127 bizt (2011) | |
| Dentsitatea | 20,82 bizt/km² | |
Beraskoain (ofizialki Belascoáin) Nafarroako udalerria da. Iruñeko merindadeko herri honek 124 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 19 kilometrora dago.
Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra biltzeaz, ur-hornitzeaz eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Herria Nafarroa erdialdean kokatzen da, Iruñerriko gune metropolitarraren hego-mendebaldean eta Arga ibaiaren ekialdean. Herrira heltzeko, Zizur Zendeatik abiatu behar da Arraitza kontzejua zeharkatzen duen errepidea hartuz.
Beraskoainek Bidaurretarekin eta Zabaltzarekin egiten du muga iparraldean, Zabaltzarekin ekialdean, Girgillaorekin mendebaldean, eta Garesekin hegoaldean.
[aldatu] Klima eta landaredia
Beraskoainek klima azpi-mediterraneoa du, eta haren urteko batez besteko prezipitazoa 800-1000mm ingurukoa da eta tenperaturak 12º eta 13º bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 90 inguru dira, uda garaian bi hilabete lehor izaten diren.
Arteek osatzen zuten jatorrizko landaredia ia erabat galdu da gaur egun, eta birlandaturiko zuhaitzak nagusi dira. Guztira 73,7hektarea pinu lariziar (Pinus nigra) eta pinu beltz daude.
[aldatu] Historia
Beraskoain ur beroengatik egin zen famatua Erdi Arotik aurrera eta XVIII. mendean lagun ugari joaten zen bertan zegoen bainuetxera. 1800ean Arga ibaiaren gaineko zubiaren lanak amaitu ziren, baina urte batzuk geroago Gerra Karlistetan hainbat aldiz saiatu ziren zubia eraisten. Lehen gerra karlistan herrian izandako borroken ondorioz, "Beraskoaingo Konde" titulua eman zion Espainiako koroak Diego Leoni.
1850ean, herriak urteko 700 erreal zituen eskola zeukan. Herritarrek ehunak ehuntzen zituzten euren etxeetan. Urte batzuk geroago, "Arrabal del Agua Caliente" izeneko gunean, bainuetxe berria eraiki zuten.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 289 | 296 | 267 | 254 | 253 | 213 | 198 | 188 | 153 | 83 | 85 | 111 | 115 |
2008ko erroldaren arabera, hamabost etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %13,27 (Nafarroako batezbestekoaren gainetik).
[aldatu] Ondarea
- Jasokundearen eliza, XIII. mendean eraiki zen, eta XVI. mendean handitu egin zen, alboetan eraikitako kaperekin. Eliza barruan, pizkundeko erretaula bat dago, Pedro de la Torre margolari lizarratarraren polikromiaren erakusgarri.
- Udaletxea, eraikina herriko plaza nagusian dago eta XIX. mendearen amaieran eraiki zen. 1955ean, udalak eraikina erosi zuen bertan udaletxea ezartzeko. Beheko solairua, lehen solairua eta atikoa dauzka. XX. mendearen amaieran, eraikinaren kanpoaldea eta barrualdea berriztu ziren. Fatxadak harria eta margoturiko guneak dauzka. Eraikinean udaletxeaz gain, taberna bat eta anbulatorioa daude.
[aldatu] Ekonomia
Beraskoain udalerriaren mugetan, Erreniega mendizerran, Nafarroako gobernuak eraikitako "Hiriberri" izeneko parke eolikoa dago. Parkeak duen potentzia 19,80 megawattekoa da. Parkearen jabea Acciona da gaur egun.
[aldatu] Azpiegitura eta garraioak
La Pamplonesa autobus konpainiak Beraskoain Iruñearekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:
- Beraskoain - Arraitza - Zabaltza - Baternain - Zizur Nagusia eta Iruñea
[aldatu] Politika
[aldatu] Udal hauteskundeak
Azken agintaldietan Beraskoaingo alkatea Agrupación Independiente Belascoáin (AIB) herri ekimeneko kidea izan da. 2007an José Javier Fernández Sola aukeratu zuten, bere taldeak udaleko bost ordezkarietatik lau lortu zituen, eta, beraz, gehiengo osoa udalean, ISM taldeak, berriz, bosgarren zinegotzia eraman zuen. Baliogabeko boto bakarra izan zen (emandako boto guztien %1,49). Abstentzioa %17,28koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
| José Javier Fernández Sola (AIB) | 59 | Bai |
| Angel Gutierrez Polido (AIB) | 57 | Bai |
| Javier Urabaien Zubilaga (AIB) | 56 | Bai |
| Luis Lizarraga Akerreta (AIB) | 53 | Bai |
| Jaime Urabaien Urabaien (ISM) | 49 | Bai |
2011n AIB izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra eta alkate Luis Lizarraga Akerreta hautatu zuten.
[aldatu] Udaletxea
- HELBIDEA: San Migel plaza, 1
[aldatu] Alkateak
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | José Javier Fernández Sola | AIB, indep. |
| 2011- | Luis Lizarraga Akerreta | AIB, indep. |
[aldatu] Euskara
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Beraskoain eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, gaztelania eta euskara, biak, dira hizkuntza ofizialak. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %4,60k zekien euskaraz hitz egiten. 2010eko otsailaren 18an hartu zuen Nafarroako Parlamentuak eremu mistoan sartzeko erabakia.[1]
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Beraskoaini buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- San Miguel kalea Google Street View-n.
|
|||||||