The Usual Suspects

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Usual Suspects
Datuak
Jatorrizko izenburua The Usual Suspects
Izenburua euskaraz Ohiko Susmagarriak
Urtea 1995
Estreinaldia 1995ko urtarrila
(Sundanceko Zinemaldia)
1995ko abuztuaren 16a
Generoa Akzioa/Thrillerra/Misterioa
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 106 minutu
Aurrekontua 6 milioi dolar
Banatzailea Metro-Goldwyn Mayer
Zuzendaria
Bryan Singer
Ekoizleak
Kenneth Kokin
Michael McDonnell
Bryan Singer
Gidoilariak
Christopher McQuarrie
Aktoreak
Stephen Baldwin
Gabriel Byrne
Benicio del Toro
Chazz Palminteri
Kevin Pollak
Pete Postlethwaite
Kevin Spacey
Musikagileak
John Ottman
Argazkilariak
Newton Thomas Sigel
Jatorrizko hizkuntza
Ingelesa
Sariak
1996ko Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria
1996ko Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Kevin Spacey)
1996ko BAFTA Sariak
(Filma Onena, Gidoi Onena eta Muntaia Onena)
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

The Usual Suspects (euskaraz Ohiko Susmagarriak) 1995ko Bryan Singer estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da. Bertan Stephen Baldwin, Gabriel Byrne, Benicio del Toro, Chazz Palminteri, Kevin Pollak, Pete Postlethwaite eta Kevin Spacey aktoreek antzeztu zutelarik.

1996ko Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (Christopher McQuarrie) eta Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Kevin Spacey) irabazi zituen, gainera 1996ko hiru BAFTA Sari ere irabazi zituen (Filma Onena, Gidoi Onena eta Muntaia Onena), bai eta 1996ko 3 Saturn Sari ere (Akzio/Abenturazko Filma Onena, Gidoi Onena eta Musika Onena).

Argumentoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Roger "Verbal" Kint (Kevin Spacey) erdipurdiko iruzurgile elbarritu bat da, Los Angeles hiriko poliziaren galdeketan batean dago eta bere galdeketaria den Kujan agenteari (Chazz Palminteri) aurretik Los Angelesko portuan zegoen ontzi batetan jazotako tiroketa eta honen inguruko istorioa azaltzen dio. "Verbal" iruzurgileak Kujan poliziaren atseginerako gertakari honen aurretik jazotako nondik-norakoak, bere taldekiden zoria eta istorio guztia "argitzeko" asmoz modu erretrospektiboan kontatzen du, honela hasiera batean kriminal taldeen arteko liskar eta hilketa bat dirudien gertakaria korapilatuz joango da, tartean Keyser Söze hungariar buruzagi mafioso eta misteriotsuaren pertsonaia agertuko delarik.

Filman denek aipatu baina inork aurpegirik ikusi ez dion Keyser Söze pertsonaia misteriotsuaren inguruko Charles Baudelaire frantziarraren esaldi ospetsu bat aipatzen da:

« Deabruaren azpijoko handiena mundua bere ez izateaz konbentzitzea izan zen.  »

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]