Tokioko metropoli eremua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tokioko metropoli eremua (Kantō MMA)

Tokioko metropoli eremua (東京圏 Tōkyō-ken?) Japonian dagoen metropoli eremu handiena da. Kantō MMA ere deitu izan zaio. Kantō eskualdeko lau prefekturek osatzen dute: Tokio, Chiba, Kanagawa eta Saitama. Guztira 37.818.369 biztanle eta 13.555,8 km²-ko hedadura lortzen dute. Erabat hiritartutako gune honen %35a itsasoari jandako lurretan kokatzen da, gomi izeneko materialaren gainean. Gomia aukeratutako eta zanpatutako zakarrez egina dago, eta eraikinak egiteko erabiltzen da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokioko Badia inguratzen duen metropoli erraldoia da. Ez da erraza definitzen zer den Tokio, izan ere hainbat kontzeptu desberdinek muga desberdinak baitituzte.

  • Tokio Hiria: 23 auzok osaturiko erdigunea da, 8.336.611 biztanle eta 621'9 km² ditu.
  • Tokio prefetura: 13.047.446 biztanle eta 1808 km² ditu.
  • Tokio metropoli eremua (Kantō MMA): 37.818.369 biztanle eta 13.555,8 km² ditu.
  • Kantō eskualdea: 42.607.376 biztanle eta 32.423'9 km² ditu.
  • Herrialdeko Hiriburu eskualdea: 43.470.148 biztanle eta 36.889'28 km² ditu.

Hiri handienak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko ekonomiagunerik handiena da eta hirugarren merkataritzagunea. Munduko metropolien artean ekoizpen handiena dauka, 2.000 bilioi dolarretakoa hain zuzen ere.

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haneda eta Naritako aireportuez gain badaude beste bost ere.

Metropoliak 136 tren lerro ditu 2.578 km osatzen dituztenak eta hauetan 1.200 geltoki daude. Tokioko geltoki zentralak 4 kilometrotako luzera du eta Shinjukuko geltokiak 200 irteera ate.

Tokio eta Yokohamako kaiak herrialdeko handienak dira.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]