Chiba (prefetura)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Chiba prefetura
千葉県

bandera
Bandera
Estatua JaponiaJaponia
Hiriburua Chiba (hiria)
Eskualdea Kantō
Map of Japan with highlight on 12 Chiba prefecture.svg
Azalera
5.156,60 km²
Biztanleria
Dentsitatea
6.056.462 (2005)
1.187,24 bizt/km²
Uhartea Honshu
Chiba prefeturako mapa

Chiba prefetura (千葉県 Chiba-ken?) Japoniako Honshu uharteko ekialdeko prefetura bat da. Hiriburua Chiba hiria da.

Eduki-taula

Historia [aldatu]

Chibako prefetura 1873ko ekainaren 15ean ezarri zen, Kisarazu eta Inba prefeturen bat egitetik.

1923an, lurrikara bortitz batek txikizio handiak eragin zituen lurraldean, batez ere Bōsō penintsularen parterik hegoaldekoenean, eta 1.300 pertsona hil ziren.

1930eko hamarkadan, prefeturako iparraldean eta erdialdean eskala handiko produkzio militarrerako gune bilakatu zen, eta base militarrak eta gotorlekuak eraiki ziren. Bigarren Mundu Gerran, Estatu Batuek su-bonbez eraso zioten, batez ere Chiba eta Chōshi hiriei, eta prefeturako iparraldeko industria-egitura eta azpiegituren parte handi bat birrindua izan zen.

Gerra ondoren, industriaren hedatze-plan zehatzak egin ziren prefeturako iparraldean, eta nekazaritza-produkzioa nabarmen handitu zen prefetura osoan lurraren erreformak egin ondoren. Prefeturaren ipar-ekialdeko hiriak, Tokiotik gertu daudenak, trenbidez lotu ziren hiriburuarekin, eta Tokio inguruko lo-hiri bilakatu ziren.

1978an Naritako nazioarteko aireportua hasi zen lanean, eta, gaur egun, Chiba prefetura da nazioarteko aireko trafikoa Japoniara sartzeko bide nagusia.

Geografia [aldatu]

Chiba prefeturaren mugak hauek dira: iparraldean, Ibaraki prefetura; mendebaldean, Tokio eta Saitama prefeturak; ekialdean, Ozeano Barea; eta hegoaldean, Tokioko badia.

Chibaren parterik handiena Bōsō penintsulan dago. Arroza egiteko toki egokia da, batez ere ekialdeko kostaldea.

Ekonomia [aldatu]

Chiba prefetura Japoniako gunerik industrializatuenetako bat da. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, manufaktura-industria azkar hedatu zen, eta, gaur egun, industria petrokimikoa, kimikoa, altzairugintza eta makinagintza dira industria-sektore nagusiak. Nekazaritza ere oso garatuta dago; batez ere, barazkiak, artoa, arroza eta kakahueteak ekoizten dira.

Hiriak [aldatu]

Chūō-ku
Hanamigawa-ku
Inage-ku
Midori-ku
Mihama-ku
Wakaba-ku

Herriak barrutika sailkatuta [aldatu]

Kyonan
Chōnan
Chōsei
Ichinomiya
Mutsuzawa
Nagara
Shirako
Sakae
Shisui
Onjuku
Ōtaki
Kōzaki
Tako
Tōnoshō
Kujūkuri
Ōamishirasato (hiri bilakatzekoa da 2013ko urtarrilaren 1ean)
Shibayama
Yokoshibahikari

Kanpo-loturak [aldatu]