Yokohama

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Yokohama

Yokohama
Yokohama bandera

Yokohama armarria

Ofiziala 横浜市 (Yokohama-shi)
Estatua JaponiaJaponia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Kanto
Kanagawa
Koordenatuak 35°27′0″N 139°38′0″E / 35.45000°N 139.63333°E / 35.45000; 139.63333Koordenatuak: 35°27′0″N 139°38′0″E / 35.45000°N 139.63333°E / 35.45000; 139.63333
Yokohama Japonia-n dago
Yokohama
Eremua 437,35 km2
Biztanleria 3,654,427 bizt.
Dentsitatea 0,01 bizt./km²
[1]

Yokohama[1] (横浜市 Yokohama-shi?) Kanagawa prefekturako hiriburua da. Tokioren atzetik Japoniako hiririk handiena da, 3,6 miloi biztanle baititu 437,38 km²tan. Kawasaki eta Tokiorekin batera, Japoniako metropoli gune handiena osatzen du, munduko populatuena.

Honshu irlaren hegoaldeko kostaldean kokatuta dago, Tokiako badiaren sartaldean. Ezaguna da bere arrain aniztasunarengatik. Portua zela eta, Yokohama azkar garatu zen XIX. mendean Japoniako isolazionismoa amaitu zenean. Gaur egun, herrialdeko porturik garrantzitsuenetakoa dauka. Horretaz gain, siderurgia, ibilgailu-lantegiak eta ontziolak ere baditu.

Eduki-taula

Klima[aldatu]

Datu klimatikoak (Yokohama (1971–2000))
Hilabetea Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.8 9.9 12.7 18.2 22.4 24.7 28.4 30.3 26.4 21.2 16.6 12.2 19.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.6 5.8 8.6 13.9 18.2 21.2 24.7 26.4 22.9 17.7 12.7 8.2 15.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.8 2.1 4.8 10.2 14.7 18.4 22.0 23.7 20.2 14.5 9.2 4.3 12.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 55.5 73.4 134.0 149.1 138.1 192.4 169.0 148.3 232.4 184.9 108.4 43.2 1622.5
Eguzki orduak 179.3 156.9 155.6 163.0 185.7 127.1 168.3 203.4 125.3 136.0 145.1 175.1 1920.6
Hezetasuna (%) 54 55 61 67 71 79 80 78 78 72 65 57 68
Iturria: Japoniako Meteorologia Elkartea[2]

Historia[aldatu]

Jatorriz arrantzale herria zen baina portua 1859an, Meiji berrezarpena baino lehenxeago, merkatari europarrei ireki zitzaienez gero guztiz handitu zen. 1923an lurrikara batek hiriaren laurdena suntsitu zuen, eta 20.000 pertsona hil ziren; berriro eraikitzean mendebaldeko hirien itxura hartu du. Bigarren Mundu Gerraren azken urtean, Estatu Batuetako gudarostearen bonbardaketek ia guztiz suntsitu zuten hiria, baina berriro eraiki zuten egitura modernoen arabera. Tokio gertu duenez, 1941etik aurrera bietako portuak batera administratzen dira.

Ekonomia[aldatu]

Urtean 120 milioi tona salgai mugitzen ditu portuak. Batez ere petrolioa, metalurgiarako lehengaiak, kotoia, azukrea eta artilea inportatzen ditu. Bertatik, berriz, makineria eta manufakturak esportatzen dira. Hiriaren iparraldean eta kostan lantegi asko ditu eta errekaz eta ubidez lotuak dira portuarekin. Petrolioa fintzeko lantegiak, ontziolak, kimika industriak, metalurgia, siderurgia, autogintza, burdinbide gaien fabrikak, elektrizitatezko tresnen fabrikak, ehundegiak eta ehun fabrikak ditu.

Herri eta hiri senidetuak[aldatu]

Yokohamaka honako hiri senidetuak ditu.[3]

Erreferentziak[aldatu]