Tiamina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tiamina kloruro
Identifikadoreak
CAS zenbakia 59-43-8 YesY
PubChem 6042
ChemSpider 5819 YesY
UNII X66NSO3N35 YesY
EC zenbakia 200-425-3
DrugBank DB00152
KEGG C00378 N
MeSH Thiamine
ChEBI CHEBI:33283 YesY
ChEMBL CHEMBL1588 YesY
ATC kodea A11DA01
Beilstein Erreferentzia 3581326
Gmelin Erreferentzia 318226
Propietateak
Formula molekularra C12H17ClN4OS
Masa molarra 300.81 g mol−1
Masa zehatza 265.354004 g mol-1
Kontrakoa esaten ez bada, emandako datuak baldintza normaletan (25 °C, 100 kPa) hartuak dira.
Erreferentziak

B1 bitamina edo tiamina C12H17ClN4OS formula kimikoa duen bitamina da. Bere molekulan pirimidina eta tiazol eraztun bana du. Gluzidoen oxidazioan parte hartzen du, eta nerbio-bulkadetan funtsezko zeregina du. Zerealetan, lekaleetan eta barazkietan dago.

Hazkunde egokia ziurtatzeko oinarrizkoa den bitamina antineuritikoa da. Haren gabeziak beriberi izeneko nerbio-gaitza eragiten du, giharren ahulezia, gutxiegitasun kardiakoa eta kalte gastrointestinalak sortzen dituena.

B multzoa osatzen duten bitaminen arteko garrantzitsuenetakoa da. Karbohidratoen metabolismoan oinarrizko katalisi bat eragiten du. Gizakiak 1,2-1,8 mg tiamina behar ditu egunean. Landareetan izaten da; batez ere zerealen ernamuin eta zahietan, eta garagardo legamian. Arrozaren azalean aurkitu zuen lehen aldiz 1911n Casimir Funk poloniar biokimikariak. Gaur egun sintesi bidez lortzen da, eta medikuntzan, elikaduran eta azala kendu zaion gari irina aberasteko erabiltzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kimika Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.