Orreagako gudua (778)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau 778ko guduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Orreagako gudua».
Orreagako gudua
Monumento batalla de Roncesvalles.JPG
Orreagako guduaren oroitarria Orreagako Kolegiataren aurrekaldean
Data 778ko abuztuaren 17a
Lekua Orreaga, Ibañetako mendigaina
Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Emaitza Garaipen euskalduna
Gudulariak
Lauburu.svg Baskoiak Christian cross.svg Frankoak
Buruzagiak
Lauburu.svg Ezezagunak
(beharbada Lope II.a Gaskoniakoak parte hartu ote zuen hausnartu izan da)
Christian cross.svg Karlomagno
Christian cross.svg Errolan
Christian cross.svg Eginhard, Anselmus
Indarrak
Ezezaguna
(gerrilla taldeak)
Errolanen kantuaren arabera 20.000 gerlari
Galerak
Ezezaguna Atzeragoardia osoaren sarraskia, baina indar nagusien salbamena

Orreagako gudua 778ko abuztuaren 15ean jazotako guda ospetsua izan zen. Bertan, baskoien erasoaren ondorioz, Karlomagnoren gudarosteko atzegoardiak sekulako porrota jasan zuen. Gudu hau Nafarroako Pirinioetako Orreaga udalerriko lursailetan dagoen Ibañetako mendatearen haitzartean gertatu zen. Bataila honetan euskaldunek Errolan, Bretainiako Markako prefeta eta Carolus Handia edo Karlomagnoren iloba garaitu eta bertan hil zuten. Isilaldi baten ostean, gertakari nabarmen honen inguruko kontaezinezko kontakizun, kondaira, bertso eta abestiak sortu ziren, denetan ospetsuena Errolanen kantua delarik.

Karlomagnok espedizioa antolatzeko arrazoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

777. urtea, Karlomagnok Paderborn hirian Batzar bat biltzartu zuen, honetan borrokaldi gogor batean ostean garaitutako saxoien men egitea ikusiko zen. Saxoniarako espedizio honen bitartez bere aita Pepin Laburrak hasitako bi betebehar militarren gailurrera ailegatu zen: Saxoniakoa eta Italiakoa. Honako honetan, Carolus Handia erregeak hastapenetan zegoen bere inperio berria zein mugetatik zabaldu zezakeen gogoeta egiteko atseden une bat izateaz gozatu ahal izan zuen. Une hartan bertantxe, «Annales Regii» agirietan agertzen denez, Batzarrera bi buruzagi sarrazeno iritsi ziren: Ibn al-Arabi (Suleiman), Zaragozako walia, eta Yusephen semea, bere suhiaz lagundurik. Gertaera hau jazo eta handik hogei urtetara, 805ean idatzitako «Annales Regii» berriek zeozer gehiago gehitzen dute: «Leku (Paderborn) eta denbora berberean, erregearen aurrera Ibin al-Arabi deitzen zen Hispaniako sarrazenoa ailegatu zen, bere lagun ziren beste sarrazenoekin batera, sarrazenoen erregeak agindutako hiriekin batera euren buruak ere entregatuz». Baina gutxi gorabehera aipatutako «Annales» berriak bezala data horretan idatzitako «Anales Mettenses» agirietan gehitzen denez, Suleimán ibn al-Arabi erregeak Bartzelona eta Girona hirietan agintzen zuen: «...Solinan quoque dux sarracenorum, qui Barchilonan Gerundamque civitatem regebat. Pippini se cum omnibus quae habebat dominationi sub ditit». Ondorioz, musulmandarren elkarhartze eta traizioak ia Ebroko haran osoan zehar hedatzen zela esan nahi du, hots, erromatarren Hispania Tarraconense probintzia zaharra. «Annales» berriek beste datu interesgarri bat ematen dute: Carolus edo Karlomagno erregea hiri batzuk bereganatzeko asmoz etorri zela, zalantzarik gabe Abderraman I.aren botere menperatzailetik hat ihes egin nahi zuten musulmandar agintariek eskainitako hiriak. Nahiz eta iturri hauek antzinagoko jatorrizko batean oinarritu, benetako motibazioak zeintzuk ziren azaleratzeak eta hauentzako egokiak izango diren justifikazioen lantze prozesua ikustea oso interesgarria bilakatzen da. Gertakaria berezkoa ez duen duintasun batez estaltzen da. Saxo edo saxoi olerkariak Karlomagnoren arrazoi inperialistak ikustarazten dizkigu:

« Tunc sarracenus quidam perveneret illuc,
Nomine qui patrio dictus fuit Ibinalarbi.
Hic cum non paucis sociis ac civibus, ipsum
Qui comitabantur, fines regiones Hiberae
Linquentem, Carolo se dedidit, ac simul urbes
Rex Sarracenus quibus hunc praefecerat olim.
Hortatu Sarraceni cum se memorati
Hispanias urbes quasdam sibi subdere posse
Haud frustra speraret, eo sua maxima coepit
Agmina per celsos Wasconum ducere montes.
 »
Poeta Saxonis, Annalium de Gestis Karoli Magni Imperatoris, Bouquet, «Recueil...»
G. H. Pertz, M. G. H. S. I., Hannover, 1826, 234. orr.
Euskal Herriko historia
Lauburu harria.jpg
Historiaurrea eta Antzinaroa
Erdi Aroa
Aro Modernoa
Aro Garaikidea
Kronologiak


Geroago baskoiek Iberiar Penintsula eta Europako mendebaldea konkistatu eta Inperio Baskoia sortu zuten, mende bat iraun zuena.

Gudaroste frankoaren boterea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europak inoiz ezagutu duen gudaroste boteretsuenetako bat martxan jarri zen:

« «Hispaniam quam maximo poterat belli apparatu aggreditur».
Hispaniari eskura zegoen gerra tresna boteretsuenarekin erasotu zion
 »
(Eginhard, Vita Magni, ad ann. 778)
« «His innumerabilibus legionibus tota Hispania contremuit».  »
Kontaezinezko lejioen aurrean Hispania osoa ikaratu zen
« «...congregans Karolus rex exercitum magnum, ingressus est in Spania».  »
(Carolus erregeak) Gudaroste boteretsu bat batuz, Hispanian barneratu zen.

Karlomagnok bere erresumetako indar guztiak mugituarazi zituen, menperatu berri zituen lonbardoak barne, Hunaldok zapaldu zituen akitaniarrak, eta baita oso jende fidagarria ez ziren bavaroak ere. Gudarostea bi espediziotan banatu zen, honek bere erresumako bi muturretatik Zaragozara iristeko beta ematen zion. Frankoen gudarosteko borrokalari kopuruari buruz asko hausnartu da. «Erromesen Gida» (XII. mendea) ospetsuak dioenez, Orreagako guduan kristau eta musulmanen artean berrogeimila hildako inguru egonen ziren. «Chanson de Roland» delakoaren siniskeri hiztorikoa oso ezaguna da, bertan euskaldunak musulmanengatik ordezkatzen direlarik. Beste egile batzuren arabera berezko frankoen gudarosteak, kanpainia plan eran, beti gutxienez 10.000 gerlari zituen. Kasu honetan bi gudaroste lirateke: bata Frantziako miliziek osatutakoa eta bestea menperatutako atzerritar herrialdeek osatutakoa, alegia bavaroak, akitaniarrak, septimaniarrak, provenzalak, longobardoak eta beste zenbaitzuk. Horregatik aurrena Zaragoza aurrean elkartu eta ondoren Orreagatik igaro ziren bi gudarosteen zenbatekoa kalkulatzea zaila da. Edozein modura, Karlomagno 36 urteko adinarekin bere gaztaroaren une gozoenean zegoen, bere Inperioaren osaketa lanean erdiz-erdi eta gudaroste oso boteretsu baten buruzagi nagusia zen.


Harrapakina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñea suntsitu eta baskoiei kalte ugari eta nabarmenak egin ondoren, Frankoen Gudarostea Frantzia aldera atzeratzen zihoan. Konponduezinezko kalte eta suntsiketak, bestalde baliodun objetuak eta dirua lortzearren burututako lapurketak ere gauzatu ziren. Zaragoza eta Iruñean lortutako harrapakinekin ere bazihoazten. Karlomagnok wali musulmadarrei euren dirutzak eta gatibuak ematera behartuarazi eta xantaia egin zielako zantzuak daude:

« «...obsidione itaque cincta Caesaraugustana civitate, territi Sarraceni obsides dederunt, cum inmense pondere auri».
(Ann. Mettens. ad ann. 778).

"...Zaragoza sitiatuta, sarrazenoek, izuturik, gatibuak eta egundoko urre kopuruak eman zizkioten."
 »
« «Et cum reverterentur cum preda magna». (Ann. Anniani).
"Eta sekulako harrapakina zuela atzeratzen ari zela."
 »

Ebro haraneko herrialdeek, baskoi nahiz musulmandarrek, beren poltsikoetatik gudaroste frankoaren okupazio eta mantenua nahiz Iruñeko gotorleku frankoaren gastuak ordaindu zituztela suposatu daiteke.

Erreskatea eta hildakoen gorpuen aberriratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parisko Liburutegi Nazionalean aurkitutako guduan hildako pertsonaietako baten epitafioa topatu ez balitz, gai honi buruz ezer ez litzateke jakingo. Adibidez, Eggihard non lurperatu ezezaguna da, honen gorpua erreskatatu eta Frantziara aberriratua izan zen, bai gudua jazo zen egun berean, edota ondoren eginiko kudeaketen ondorioz. Denak Karlomagno bera pertsonalki guduan eskuhartu zuelako zantzua du, bere gudarosteko atzeragoardiari esker abangoardia salbatzea lortu zuelarik. Garai hartan, bai eta hurrengo mendeetan ere, menpekoen gorpuen aberriratzea gauza sakratua zen. Ziurrenik hurrengo egunean Karlomagno porrotaren lekura itzuliko zen, betiere pertsonaia nabarmenen gorpuak erreskatatzeko xedez. Karlomagnoren agerpen horren lekukotasuna garaiko iturriek aipatutakoaz egiaztatu liteke: "ezin izan zuen baskoien aurkako mendekurik hartu ahal izan" hauek dagoeneko sakabanatuak baitzeuden.


Valcarlos izendapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal epopeia edo usadioak izendapen hau erromantzatuek ipini zutela oroitarazten digu. Bere euskal izena Luzaide da. Atzerritar izenda dagoeneko XII. mendeko Rodrigo Ximénez de Rada artzapezkikuan azaltzen zaigu:

« «Carolus... procedens per vallem quae Vallis Caroli dicitur, et planior invenitur, ne ascendentes impedidet asperitas Pyrenaei...»
Carolus (Karlomagno)... Karlosen Harana deritzon haranean zehar aurreratuz, eta ordekatsuagoa da, Pirinioetako laztasunak igoera eragotzi ez diezaieten...
 »

Nota Emilianense oharreko (XI. mendea) Rozavalles izenak Orreagaren aurrekaldean dagoen Auritz udalerriko ordeka aipatzen du, bere esanahia «Erroko ordeka» delarik, haran honetako zati baita. Orduan ez zen Rozavalles izena izango euskarazko Errozabala baizik, inongo haranaren aipurik egin gabe. Beste modu batera balitz, latindar izendapena litzateke.


Guduaren data[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dümmler historialariak Weflin-Trall ikertzaileak Parisko Liburutegi Nazionalean aurkitutako eskuizkribua ikertzean guduaren data ezarri zuen, eskuizkribu honetan Eginhard edo Aggiardiren epitafio agertzen da, Orreagako gudan hildako gerlarietako bat zena. Latindar eskuizkribuak 4.841 zbk. darama. Bertan bere heriotzaren data ezartzen da: «Qui obiit die XVIII Kalendas septembrias» (abuztuaren 15arekin bat dator). Latinez idatziriko Epitafioaren euskarazko itzulpena ondorengo hauek dira:

« Kide zurbilak ehortz-leku honetan sartuak dira, baina arima astro gorenetara doa. Sehaska leinargian jaioa, Frankoen odoletik agertua, laister, ohore guztietara zuzendua izan zen. Bizar arin eta argi batek bere purpura-koloreko masailak estaltzen zituen. Ai ene! Gaztetasun ederra hil zen. Bere aita Aggiardo deitzen zen eta erregearen gortean lehenbizikoa zen. Heriotz asegaitzak burdinaren bidez itzaleetara herrestatu zuen, baina betiko argiak zeruko astroetara igoarazi zuen. Karolok Hispaniako hondarrak zapaltzen zituen aldi berean, munduarentzat hil zen, baina betiko Jainkoarentzat bizi da. Italiarra negarrez da eta Frankoa atsekabetsu, Akitania eta Germania ere nahigabetuak daude. Baina zu, oi Bizente, ospeko martiria, berarengatik Jainko subiranoari erregutu diezaiozu. Ehortz-lekuan datza, baina ehortziriko haragian soilik, bide argitsua otzandu eta jainkotiar gortean bizi baita. Eta zuek kristauok, tenplu sakratuaren ateak zeharkatzen dituzuenok, bihotzez erregutu Jainko Aitaren Semeari. Denok esan; Oi Jainkoa, gupida izan, Aggiardo zure morroiaren bekatuak barka ditzazu, iraileko kalendetako hemezortzi egunean hil baitzen. Alaiki bakean atseden beza.  »


Historialariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaldun bat izan zen preseski, Rodrigo Ximénez de Rada, Orreagako garaipena euskaldunentzako errebindikatu zuena. Rada nafarra, XII. mendeko historiolaria, errolandar kondairaren eferbeszentzia garaian bete-betean bizi izan zen. Dirudienez, Frai Turoldok hedatu eta ospetsu bilakatu zuen kondairak ez zuen Parisko adituen zirkuluetako onespenik, han Radak ikasten baitzuen. Kondaira eta errolandar siniskeriaren paraleloki iturrietan oinarrituriko kontakizuna zegoen. Beste bi historialariek, bata euskalduna Oihenart, eta bestea biarnotarra, Pierre Marca, biak ere XVII. mendekoak, Eginhard eta Annales Regiiegia agirietako lekukotzak bere eginez egi historikoaren alde agertzen dira. Oihenartek benetako Orreagako gudua azaltzeko hiru orri idatzi zituen, 23.a, 24.a eta 25.a, Vita Karoli Magni idazlaneko egilearen testigantza literalki emanaz. Eta berdin esan daiteke gure analista bikaina izan zen Moreti buruz. Jada XIX. mendean gudua olerki apokrifo baten gaia izan zen. Gure denboran Orreagako guduaren gaiari buruz Arturo Kanpion nafarra ikertzen jardun zen, eta handik askora, baita Lakarra eta Jimeno Jurio ikertzaileak ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteak pasa ahala, ahozko tradizioak bataila hau kristau eta musulmanen arteko gatazka handia bihurtu zuen, euskaldunak 400.000 sarrazenok ordezkatu zituztelarik. Errolanen kantua, guduari buruzko olerki epikoa, XI. mendean idatzi zuen trobalari ezezagun batek. Orreagako haitzartearen inguruan, Errolan hil omen zen lekuan, hilarri bat dago.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Orreagako gudua (778) Aldatu lotura Wikidatan