Quercy

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Montaubango plaza nazionala

Koordenatuak: 44°16′00″N 1°38′00″E / 44.2667°N 1.63333°E / 44.2667; 1.63333 Quercy (okzitanieraz: Carcin karˈsi edo kɔrˈʃi ahoskatua) Frantziako hegoaldeko antzinako lurraldea. Gaur egungo Lot departamenduko eta Tarn eta Garona departamenduko parte batzuk hartzen zituen. Bi zatitan zegoen banaturik, Goi-Quercy (hiriburua, Montauban) eta Behe-Quercy (hiriburua, Cahors). Zelten herria izan zen antzina, baina X. mendean Tolosako kondeen esku geratu zen. Abbevilleko Itunaren ondoren, Ingalaterraren eskuetara pasatu zen (1259), eta, 1472an, Frantziako errege-erreginen agintaritzapean geratu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Quercy Aldatu lotura Wikidatan