Topic on Wikipedia:Txokoa

Wikipedia guztiek izan beharreko 10.000 artikuluen zerrenda

8
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Wikipedia guztiek izan beharreko 10.000 artikuluen zerrendan eta rankingean gora egitea da helburua. 2022an artikulu guztiak egin ostean, bi hizkuntza baino ez gaude, une honetan, erronka hori lortu dutenak (serbiera eta gu). Hala ere, ranking orokorrean 20. postuan gaude. Guztiok batera erronkari helduz gero, bost postu egin ditzakegu aurten gora.

Horretarako, gure helbururik handiena artikulu laburrak luzatzea da, noski. Zerrenda honetan 16.000 bytetik gora izan beharko lirateke, idealki, artikulu guztiak.

Hemen daude une honetan laburren diren artikuluak: https://petscan.wmflabs.org/?psid=24521312

Eta, nahi baduzue, hauek dira zerrenda horretaz gain, Hezkuntza Programan ere baditugunak. Hauek hobetzen badituzue, bi zerrenda ari zarete hobetzen aldi berean: https://petscan.wmflabs.org/?psid=24521315

Ksarasola (eztabaidaekarpenak)

informatikako artikuluak lista batean atera ditut informatika Wikipreoiektukoei pasatzeko:

1000 artikuluen listakoak (30.000 karaktere baietz):

Software, Disko gogor, Programazio-lengoaia, Ordenagailu, Algoritmo, Adimen artifizial, World Wide Web, Robot, Bideojoko

Informatikakoak wikipedia1000


10.000 artikuluen listakoak (16.000 karaktere baietz):

Memoria-txartel, DRAM, Gizarte-sare, Bideo-zinta, GUI, Pong, Web bilaketa motore, British Library, Disko optiko (informatika) ...

Informatikakoak wikipedia10000


Ea helburu horiek lortzen ditugun. Ez da erraza baina. Aurrera!

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ez da erraza, baina ez da ezinezkoa!

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Azken hilabetean ez dugu asko aurreratu ranking honetan. Jarraitzen dugu 20. postuan, eta hobekuntza txikia izan da (+0,13 puntu). Guztira 1.221 kb gehitu ditugu, aurreko hilabeteko 1.533 baino gutxiago. Zenbakirik baxuena da iaz proiektua hasi genuenetik. Artikulu guztiak ditugu oraindik, baina labur asko daude. Nahi baduzue, hemen zentra zaitezkete:

https://petscan.wmflabs.org/?psid=24521312

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Hilabete honetan asko egin dugu, %3,11 hobetu ditugu artikuluak eta, lehenengo aldiz, batezbestekoa 10.000 bytetik gorakoa da. Guztira 2.119 kB gehitu dira, ez da gutxi. Hala ere, 20. postuan jarraitzen dugu. Hilabete honetan berdin jarraituko bagenu, hurrengoak postu bat (edo, akaso, bi) gora egiteko aukera izango genuke.

Hemen daude laburrenak: https://petscan.wmflabs.org/?psid=24521312

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Hilabete honetan oso goradaka txikia izan dugu, beraz 20. postuan jarraitzen dugu. Bi postu egin genitzake gora, erraz, indar pixka bat eginez gero.

Theklan (eztabaidaekarpenak)
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Urtea 18. postuan amaituko dugu, hau bai lorpena! Zorionak egunero funtsezko artikuluak hobetzen aritzen zareten guztiei.

Nahi baduzue, hauek dira artikulurik laburrenak: https://petscan.wmflabs.org/?psid=26653325

"Wikipedia guztiek izan beharreko 10.000 artikuluen zerrenda" mezuari erantzun