Tristan da Cunha

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tristan da Cunhako mapa, Gough uhartea barne

Tristan da Cunha Ozeano Atlantikoko hegoaldeko uhartedi britainiarra da, Esperantza Onaren lurmuturretik hegoaldera, 3.000 km-ra. Izen bereko uharteak (104 km2), Gough uharteak (93 km2) eta beste uhartetxo batzuk osatua da. 209 km2 ditu guztira eta 264 biztanle (2010). Sumendiek eragindako uharte menditsuak dira, eta arrantza (otarraina) eta laborantza (patata, fruta-arbolak) dira ekonomia-jarduera nagusiak. 1942. urtean meteorologia-behatoki garrantzitsu bat zabaldu zuten Gough uhartean.

Historia [aldatu]

1506. urtean aurkitu zuen izen bereko itsasgizon portugaldarrak. 1816an britainiarren administraziopean jarri zen; garai hartan, ingelesek ez zuten nahi frantsesek uhartedia Napoleon askatzeko operazio baterako base gisa erabiltzerik (Napoleon Santa Elena uhartean zegoen konfinatuta). 1961. urtean erupzio bortitza gertatu zen, eta uharteko biztanleek irten behar izan zuten uhartetik. Gehienak itzuli egin ziren, nahiz gobernuak bestelako bizitokiak eskaini.

Erreferentziak [aldatu]