Tron

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tron
Datuak
Jatorrizko izenburua Tron
Izenburua euskaraz Tron
Urtea 1982
Estreinaldia 1982ko uztailaren 9a
Generoa zientzia-fikzioa
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 95 minutu
Aurrekontua 17 milioi dolar
Banatzailea Buena Vista Distribution
Zuzendaria
Steven Lisberger
Ekoizleak
Donald Kushner
Gidoilariak
Steven Lisberger
Istorioa:
Steven Lisberger
Bonnie MacBird
Aktoreak
Jeff Bridges
Bruce Boxleitner
David Warner
Cindy Morgan
Barnard Hughes
Musikagileak
Wendy Carlos
Argazkilariak
Bruce Logan
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Datu gehigarriak
filmaren IMDBko fitxa irakurgai

Tron 1982ko Steven Lisberger estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko filma bat da. Bertan, Jeff Bridges, Bruce Boxleitner, David Warner, Cindy Morgan eta Barnard Hughes aktoreek antzeztu zuten.

Zinema ekoiztetxe handiek konputazio grafikoa filma batean modu garranbtzitsuan erabili zuten zinemaren historiako lehen filmatzat jo ohi da, konputagailuz sortutako 15 edo 20 minutu irauten duen animazioa duelarik, honek 1980ko hamarkadaren hasieran efektu breziei dagokionez sekulako iraultza teknikoa suposatu zuelarik (1990eko hamarkadaren hasieran Terminator 2: Judgment Day filmak suposatu zuenaren pare). Estreinatu eta denbora igaro hala kultuzko filma bilakatu delarik.

2010ean Tron: Legacy izeneko jarraipena izan zuen.

Filmak 2 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen (Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria eta Soinu onenaren Oscar Saria), nahiz eta azkenean bat bera ere ez irabazi ahal izan.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Kevin Flynn (Jeff Bridges) ENCOM megakorporazioan lan egiten duen hacker gazte eta harro bat da. Korporazio horretako enpresaburuetako bat Dillinger (David Warner) da. Dillingerrek Flynnek sortu dituen bideojoko eta diru etekineei buruz iruzur egin dio. Izan ere, Dillingerrek Flynnen bideojokoak saldu eta berak erosi baizituen. Flynnek bideojoko horien sortzaile bera dela frogatzea ezinezkoa egiten zaiolako korporazioan lan egiteari uzten dio. Orduan bideojoko makinen arte batean lanean hasiko da, bertan dauden bideojoko asko aurretik korporazioan lanean zebilela berak sortutakoak direlarik.

Dillingerrek korporazioan dauden langileen datuak eguneratu eta eskuratu ondoren, tartean Alan Bradley (Bruce Boxleitner) eta Lora Baines (Cindy Morgan) doktorearenak, 'Control Central de Procesos' edo CCParen (korporazioaren adimen artifizialeko konputagailu nagusia) segurtasuna hobetu edo areagotzen du. Ekintza honek programatzaileak korporaziotik at lagatzen ditu. Horren ondoren, Alan eta Lora CCParen segurtasuna ekidin asmoz Flynnengana laguntza eske jongo dira. Alan eta Lorak heuren programazioan askatasun gehiago lortu nahi dute, aldiz, Flynnek bideojokoak bere sorkuntzak direlako frogak topatu nahi ditu.

Korporazioaren eraikinean sartzeko gora behera batzuren ondoren, Flynn CCPari aurre egin eta honek Flynn CCPa jaun eta nagusi den mundu digital tiraniko batera irentsi edo bidalaraziko du. "Benetazko munduan", CCaren interfaza tekonolia aurreratuko konputagailua dirudi, aldiz, konputu sistemaren barnean, CCPa lauki itxurako aurpegia eta energiadun dizdira gorria du.

Mundu birtual edo digital honetan, programak sortzaileen antzekoak diren pertsonez ordezkatuak daude: hasiera batean Flynn berak aurretik programatutako "Clu" programaren nahastua da. Flynnek "Tron" topatzea behar-beharrezkoa di, Alanek sortutako segurtasun programa. Tronek Flynni CCP despotikoaren aurka borrokatu eta konputagailu nagusia askatzen lagundu diezaioke. Bidean hainbat akziozko bideojokoetan parte hartu beharko du, tartean "argizko motorrak" eta zesta punta antzeko jokoak daudelarik.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]