Tukan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tukanak
Ramphastos sulfuratus
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Aves
Ordena: Piciformes
Familia: Ramphastidae
Vigors, 1825
Generoak

Aulacorhynchus
Pteroglossus
Baillonius
Andigena
Selenidera
Ramphastos

Tukanak hegazti tropikalak dira, Hego Amerikakoak. Hegazti hauek oso moko handia izateagatik dira bereiztuak, baita beraien mokoetako kolore biziengatik ere. Nahiz eta jendeak kontrakoa uste, mokoa ez da batere astuna, hau da, arina da. Familia honek, 6 genero eta 40 espezie inguru hartzen ditu.

Tukanek 18 eta 63 cm artean neurtzen dute, handiena, Toco tukana (Ramphastos toco) deiturikoa da.

Fruitu, intsektu eta beste harrapakin batzuk, adibidez, sugandila txikiak, usakumeak eta beste hegazti batzuen arrautzak jaten ditu. Arboreoak direla esaten da, hau da, adarren gainean jezartzen dira beraiengandik igo ordez, eta zuhaitzetako zuloetan jartzen dituzte beraien habiak, beraz, beraien arrautzak ere bertan jartzen dituzte. Normalean 2 arrautzetik 4 arrautzera jartzen dituzte. Beraien moko sendoa matxarda gisa erabiltzen dute beraien lepoa aurrerantz luzatuz bilatutako janaria lortzeko.

Tukanak ez dira hegazti migratzaileak eta bikote txikietan edo multzo txikietan aurki daitezke.

Hegazti multzo honen izena tupi hizkuntzako tucana hitzetik dator, frantsesaren bidez.

Bizilekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste gune tropikal batzuen artean honako hauetan aurki daitezke tukanak:

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tukan Aldatu lotura Wikidatan