Turkiar sugegorri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Turkiar sugegorri
Vipera xanthina
Vipera xanthina


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Klasea: Reptilia
Ordena: Squamata
Azpiordena: Serpentes
Familia: Viperidae
Azpifamilia: Viperinae
Generoa: Vipera
Espeziea: V. xanthina
Izen binomiala
Vipera xanthina
Gray, 1849
Montivipera xanthina distribution (IUCN).png

Turkiar sugegorria (Vipera xanthina) Viperidae familiako suge pozoitsua da, Greziako ekialdean, Turkiaren Europako lurretan eta Egeoko uharteetan bizi dena. Ez da azpiespezierik identifikatu.[1]

Eduki-taula

Banaketa [aldatu]

Turkiar sugegorriak Europan Istanbul inguratzen duen aldean du muga (Turkiaren Europako lurretan). Asia Txikian, aldameneko Errusian, Libanon eta Egeoko zenbait uhartetan ere dago.

Itxura [aldatu]

Tamainari dagokionez 120 cm inguru neurtzen ditu ale heldu batek, baina orokorrean txikiagoak izaten dira. Sugegorri handia, gorputz lodiarekin, erraz Europako beste espezietatik bereiz daitekeena. Ez du sudur-apendizerik eta bereizgarria eta askotan garbia den marrazki bat du buruan. Buru gaineko ezkatak txikiak dira baina supraokularrak samar handiak. Normalean, bizpahiru ezkaten ilarak begia eta ezpain-gainekoen artean. 23-25 ezkata ilarak gorputz erdian. Orokorki, begitik aho-ertzara doan lerro bat dago, eta askotan, begiaren azpian ahoan zeharkako orban bat. Buruaren gainaldean elkartzen diren bi lerro ere badaude; hauek begien artean heda daitezke eta, hau gertatzen bada, horien aurrean nabariak diren bi orban txiki egoten dira. Buruan dauden marka hauek oso deigarriak dira. Gorputz grisa, horikara, oliba-koloreko edo arrexka. Askotan, orno-lerro ilunak ertza ilunagoa edo izurtua izaten du; batzuetan errombo elkartuez osatua dago. Saihetsaldeak bizkarraldea baino ilunagoak dira orban edo barra goibelekin. Beheko aldea grisaxka da baina isats-muturraren azpiko atala horia edo laranja.

Ohiturak [aldatu]

Mota askotako habitatan kausitzen den sugea da, baso irekiak, hegal harritsuak, larreak eta zingirak sartuz. Labore-lurrean ere egoten da urak erakarria. Askotan, bero egiten duenean gauez oso aktiboa da baina baita egunekoa ere. Nahiz eta samar odolgabea den oso azkar erasotzen du. Heldua denean ugaztun eta hegaztiz elikatzen da. Gaztea denean muskerrak ehizatzen ditu.

Ugalketa [aldatu]

Beste sugegorriak bezala,obobibiparoa da. Arrautzak amaren barruan txitatzen dira erditzeko unea iritsi arte.

Pozoia [aldatu]

Oso suge arriskutsua da; bere hozkadak zoritxarreko ondorioak ekar ditzake tratatzen ez bada.

Erreferentziak [aldatu]

  1. «Vipera xanthina», Integrated Taxonomic Information System.

Ikus, gainera [aldatu]