Txantiloi:2008-49 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Persepolis
Persepolis

Persepolis (grezieraz Περσέπολις, Persepolis, literalki "pertsiar hiria"), antzinako pertsieraz Pars, gaur egungo pertsieraz تخت جمشید, Tajt-e Yamshid "Yamshideko tronua", Pertsiar Inperioko hiriburua izan zen akemenidar dinastiaren garaian. Irango Fars probintziako Shiraz hiritik 70 kilometro ingurura aurkitzen da, Pulwar ibaia Kur edo Kyrusen bere urak isurtzen dituen tokitik gertu.

Pertsiar Inperio akemenidaren lehen hiriburua Pasargada izan zen, baina, K. a. 512 inguruan, Dario I.ak, jauregi multzo masibo honen eraikuntza hasi zuen, ondoren, bere seme Xerxes I.a eta bere biloba Artaxerxes I.ak hedatua. Akemenidar erregeen hiriburu administratiboak Susa, Ekbatana eta Babilonia ziren bitartean, Persepolisek, hiriburu zeremoniala izatearen funtzioa mantendu zuen, bertan, Urte Berri eguneko jaiak ospatzen zirelarik. Urruneko lurralde menditsu batean eraikia, Persepolis ez zen errege bizileku oso gomendagarria, eta nagusiki udaberrian bisitatzen zen.

UNESCOk, Persepoliseko hondakinak, Gizateriaren Ondare izendatu zituen 1979an.