Ekbatana
Wikipedia(e)tik
Akemenestarren urrezko rhyton, bertan aurkitua.
Ekbatana[1] (antzinako persieraz: Haŋgmatana; antzinako grezieraz: Ἀγβάτανα, Agbatana; hebreeraz: אַחְמְתָא, Aẖmeta, ʼAḥməṯā; latinez: Ecbatana) Antzinako Media lurraldeko hiriburua, Orontes mendiaren oinetan. Mediarren inperioa desagertu ondoren, Persiako inperioko hiriburuetako bat izan zen, Alexandro Handia (K.a. 331), Seleuko (K.a. 313) eta Antioko III.aren osteek (K.a. 209) menderatu zuten arte. Errege partiarren eta sasanien udako egoitza izan zen gerora. Ez da bertan inolako indusketarik egin eta izkribu eta agiri zaharrei esker ezagutu da antzinako hiria. Bertan daudela dirudi Mardokeoren eta Estherren hilobiak. Irango Hamadan hiria da egun.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik hartu da. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Koordenatuak: 34°48′23.4″N 48°30′58.49″E / 34.8065°N 48.5162472°E