Susa (antzinateko herria)
Wikipedia(e)tik
Susa edo Shushan Elamitar, Pertsiar eta Partiar inperioen antzinako hiri bat zen, Tigris ibaitik 240 kilometro ekialdera aurkitzen zena, gaur egungo Iranen hegomendebaldean. Gaur egun, antzinako hiritik, hondakin zelai handi bat baino ez da geratzen, baina badago gaur egungo hiri bat bere izenetik eratorria (Shush), gertu.
Susa, eskualdeko finkatze antzinakoenetako bat da, ziur aski K. a. 4000an sortua izan zen. Beranduago Elamitar Inperioaren hiriburu bihurtuko zen. Bere izena bere lengoaiatik dator, forma anitzetan idazten zen (Šušan, Šušun, etab...) eta, dirudienez, Susən ahoskatzen zen. Šušan babiloniar eta asiriar inperioek inbaditu zuten kanpaina bortitzetan. Babiloniar konkistaren ondoren, izena ez zen behar bezala interpretatu eta Šušan (lilia) hitz semitarrekin lotua izan zen.
Beharbada, jada Ziro II.aren erregealditik (K. a. 559-K. a. 529) Susak, Pertsiar Inperioaren hiriburuetako bat bezala funtzionatu zuen. Aldi berean, izena eman zion satrapiaren hiriburua ere izan zen, Susiana alegia.
Susatik abiatuko zen Xerxes I.a K. a. 481eko udan, Kritaliarantz, Kapadozian, Grezia konkistatzeko.
Alexandro Handiak konkistatu zuen K. a. 331n.
[aldatu] Kanpo loturak

