Pasargada
| Pasargada1 UNESCOren gizateriaren ondarea |
|
Ziro II.aren hilobia Pasargadan |
|
| Mota | Kulturala |
| Irizpideak | i, ii, iii, iv |
| Erreferentzia (ID) | 1106 |
| Kokalekua | |
| Eskualdea2 | Asia eta Ozeania |
| Izen ematea | 2004 (XXVIII. bilkura) |
| 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
|
Pasargada[1] (persieraz پاسارگاد) persiar Akemenestar Inperioko lehen hiriburuaren izena da, gaur egungo Iranen hegoaldean kokatua. Fars probintzian, Zagros mendien ekialdeko luzapen batean, gaur egungo Shiraz hiritik 100 kilometro inguru ipar-ekialdera dagoena eta Persiar Inperioko hurrengo hiriburua izan zen Persepolisetik 87 kilometro inguru ipar-ekialdera.
Pasargada UNESCOk, Gizateriaren Ondare bezala izendatu zuen 2004an. 160 hektareako babes eremua eta 7.127 hektareako errespetu eremua hartzen du.
Historia [aldatu]
Akemenestar dinastiaren lehen hiriburua izan zen, 160 hektarea inguruko hedadura hartuz. Hiriburu bezala, garrantzia galtzen joan zen Persepolisen sorrerarekin, inperioaren lehen hiriburua izateak, errespetatzeko moduko toki bihurtu bazuen ere. Eta, horretaz gain, bertan dagoela Persiar akemenestar Inperioaren sortzailea izan zen Ziro II.aren hilobi xaloa, egundaino mantendu den hilobia.
Ziroren hilobia, akemenestar garaiko arte persiarrean existitu ziren bi hilobi ereduetako bat. Edikulu erako eraikin bat da, bi uretarako frontoi eta estalkiarekin, Asia Txikiko arte greziarrarekin lotua. Beste eredua, Naqsh-e Rostamen dagoen Dario I.aren hilobia da, harkaitzean zulatua, Egiptoko hipogeoak bezala.
Mausoleo honen ondoan, gainera, Tall-e Takhteko terraza gotortua eta sarrerako arkupeak, audientzia gelek, errege gelek eta lorategiek eratutako jauregi multzo arkitektonikoa nabarmendu behar dira, ez direna, bakarrik, akemenestar arkitektura eta artearen lehen fasearen adierazgarri, baizik eta baita persiar zibilizazioaren ereduzko testigutza bat ere[2].
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Euskaltzaindia (2006-1-27), Antzinateko hirien euskarazko izenak, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0147.pdf
- ↑ Azcárate Ristori, J. M.ª de (1986), Historia del arte, Madril: Anaya, ISBN 84-207-1408-9
| Gizateriaren Ondarea Iranen | ||
|---|---|---|
|
Irango armeniar monasterioen multzoa (San Tadeo monasterioa eta San Stepanos monasterioa) • Bam eta bertako kultura paisaia • Behistun • Chogha Zanbil• Naqsh-e Jahan plaza • Pasargada • Persepolis • Sheikh Safiren hilobia • Soltaniyeh • Shushtar sistema hidraulikoa • Bazar Tabriz • Takht-i-Suleiman |
||