Txantiloi:2009-37 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nesle dorrea
Nesle dorrea

Nesle dorrearen gertaera Luis I.a eta Karlos I.a Nafarroa eta Frantziako erregeak izango zirenen emazteek, Margarita eta Blanka Borgoinakoa hurrenez hurren, protagonizatutako adulteriozko eskandalua zen.

Badago, baita ere, berarekin lotura duen XV. mendeko kondaira, ziur asko Filipe Ederraren erreinaldian izandako gertaeran oinarrituta. Kondaira honen arabera, dorre honetan bazegoen Frantziako erregina bat bere maitale utzi eta gero bertatik gertuko Sena ibaira bota zituena.

Nesle Dorrea, jatorriz Hamelin Dorrea edo Tornella Philippi supra Sequanam zeritzona, Sena ibaiaren ezkerraldean eraikia zen, Louvre gazteluaren dorrearen aurrean Nesle dorrearen eraikin bikiak izen bi ere izan zituen historian zehar: Tour de la Conférence eta Tour du Coin. Eraikin biak 1214an Paris babesteko Filipe II.a eraikitzea erabaki zuen lau basailu-dorretxetatik bi ziren eta hegoaldeko muga zaintzen zuten, ibaiaren ur-lasterraren goraldean. Dorrea biribila eta handia zen, alturaz 25 eta diametroz 10 metro zituena. Tontorrean almenak omen zituen. Dorreak lau solairu zituen: bi makotuak eta beste bi txikiagoak. Tontorreko almena edo plataformara igotzeko, eskailera kiribila zuen, tontorra baino altuago ailegatzen zena.