Txantiloi:2015-21 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eskozia (ingelesez eta eskozieraz, Scotland; Eskoziako gaeleraz, Alba) Erresuma Batua osatzen duten lau herrialdeetatik iparraldeen dagoena da. Ingalaterra eta Galesekin batera, Britainia Handiko Uhartea osatzen du: uharte horren heren bat hartzen du eta 790 uharte baino gehiago ditu. Ipar eta mendebaldean, Ozeano Atlantikoarekin du muga, ekialdean Ipar Itsasoarekin, hegoaldean Ingalaterrarekin eta azkenik hego-mendebaldean Ipar kanala eta Irlandako itsasoarekin. Zabalera 78.772 km2koa du eta gutxi gorabehera 5.116.900 biztanle ditu; beraz, 65 biztanle km2-ko dentsitatea du. Hiriburua Edinburgh da; aldiz, hiririk handiena Glasgow (bertaan hiriguneak eskoziar biztanleriaren % 20 bizi da).