Txantiloi:2017-15 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bretainia (bretoieraz Breizh, /bʁejs/ ahoskatua; frantsesez, Bretagne; galoz, Bertaèyn) eskualde historiko eta kulturala da, sei nazio zeltetako bat.

Frantziako ipar-mendebaldeko Armorika penintsula osoa hartzen du Bretainiak, Mantxako kanalaren eta Bizkaiko golkoaren artean. Lau departamendu ditu: Côtes-du-Nord, Finistère, Morbihan eta Ille-et-Vilaine (27.000 km2). Berez, Loire-Atlantique departamendua historikoki Bretainiakoa zen, baina eskualdetik kanpo laga zuten Frantziako Iraultzaren ondoren.